Bisitak “Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira” proiektuaren barruan kokatzen dira. Bigarren ibilbide honek Santutxu zeharkatuko du, “Gerra Zibila Bilbon II: 1937ko urtarriletik martxora” izenburupean. Jarduera doakoa da, aldez aurretik izena emanda, eta ekainaren 1etik 28ra arte egingo da. Ekimen hori hiritarrek onartutako Aurrekontu Parte-hartzaileen Proiektuan sartuta dago, eta proiektuaren helburu nagusia Gerra Zibilaren memoria historikoa… […]