Monthly Archives: ekaina 2022

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ELÍSABET BENAVENT-EN NOBELA BERRIAREN AURKEZPENA ETA RAYDEN-EN KONTZERTUA HARTUKO DITU OSTEGUN HONETAN, EKAINAK 30

Hitzordua 19:00etan hasiko da, eta egilearekin eta artistarekin batera, José Hernández autorea eta Héctor García gitarra-jolea ere izango dira. Sarrera doakoa da eta sarrera librea, leku-kopurua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean.  (Bilbon, 2022ko ekainaren28an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak oso hitzordu berezia proposatzen du ekainari agur esateko. EKAINAREN 30EAN (OSTEGUNA), Elísabet Benaventek bere azken eleberria aurkeztuko… […]

BILBOKO UDALAK BADITU XXXIV. BILBAINADA LEHIAKETAKO KONPOSIZIO IRABAZLEAK

Lehiaketaren helburua gaur egungo gaiak dituzten kanta herrikoi berrien sorkuntza bultzatzea da. Sari-banaketa berriro egingo da, pandemiaren ondoren, Aste Nagusiko ostiralean, Doña Casildaren Pergola eszenatokian, eta abenduaren 18an aurkeztuko da Arriaga Antzokian abesti irabazleen diskoa. (Bilbon, 2022ko ekainaren 24an).- Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Bilbainaden lehiaketa, Radio Nervion eta Telebilbaoren lankidetzarekin, eta 2022. urtean bere… […]

BILBOKO UDALAK “BILBAO IZAN” ONDAREA ZABALTZEKO PROGRAMAREN BISITA GIDATUAK EGINGO DITU ITURRALDEN

Bisitak uztailaren 5etik 30era egingo dira. “Ezagutu oinez” modalitate orokorrekoak asteartetik larunbatera izango dira; “Ezagutu familian” modalitatekoak, uztailaren 6an eta 7an. Bisita orokorretan parte hartzeko izen-emateak gaurtik aurrera (astelehena, hilak 27) egin daitezke, bilbaokultura.eus webgunearen bidez. BILBAO IZAN, Hiribilduaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua, auzo bilbotar honen sekretuak erakustsiko ditu, honako programa hauen bidez: “Ezagutu Oinez” eta… […]

BILBOKO KALEALDIA JAIALDIAREN EDIZIO BERRIAK, 12 EUSKAL KONPAINIA IZANGO DITU BERE PROGRAMAZIOAN, HAMAR BAT PROPOSAMENEKIN

Proposamen horien artean dantza, zirkua, clowna, kaleko antzerkia edo instalazio artistikoak daude. Jaialdiaren 23. edizioa ekainaren 27an, astelehena, hasiko da eta uztailaren 2ra arte luzatuko da.   (Bilbon, 2022ko ekainaren 24an).- BILBOKO KALEALDIA Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak Bilboko Udalak urtero sustatuta, astelehenean, hilak 27, hasiera emango dio edizio berriari, aurtengoa, inoiz baino programazio gehiagoarekin.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN, HILAREN 29AN, ASTEAZKENA, SEXU- ETA GENERO-ANIZTASUNA ZIENTZIA-ARLOAN ARDATZ IZANGO DUEN HITZORDU BAT OSPATUKO DA

Lau hitzaldi izango dira: Daniel Ruiz Gabarre, farmazialari eta neurozientifikoa; Gracia Trujillo Barbadillo, Soziologiako doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea eta aktibista transfeminista; Daniel García Abiétar, Bartzelonako Osasun Publikoko mediku egoiliarra eta UNEDeko Filosofia graduko ikaslea; eta Aitzol Garcia-Etxarri, Zientzia Fisikoetan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Ekitaldiak 15 minutuko lau hitzaldi ditu, eta bertan sexu- eta… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 27TIK (ASTELEHENA) UZTAILAREN 3RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko ekainaren 24a).- Bilboko Udalaren agenda kulturalak, datorren asterako, ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 3ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu: BILBOKO KALEALDIA BILBOKO KALEALDIA kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia hilaren 27an hasiko da, inoiz baino programazio gehiagorekin. Emanaldi berri hau, 23a, UZTAILAREN 2ra arte (larunbata) izango da, eta zirku-, dantza-, antzerki- eta clown-kalitate handiko… […]

BILBON BARKOXEKO ETXAHUN ELKARTEA IZANGO DA EKAINAREN 25EAN, LARUNBATA, ALDE ZAHARREAN ZUBEROAKO MASKARADA BAT OSPATZEKO

Proposamen hau “Kulturaz Auzoz Auzo” Udalaren programaren barruan sartzen da, eta Zuberoako talde batek jarduera hori hirira hurbiltzen duen lehen aldia izango da. Programazioa bi zatitan banatzen da: barrikadak goizean eta ofizioak arratsaldean. Barrikadak 11:30ean hasiko dira Unamuno plazan eta 14:30ean amaituko dira Plaza Barrian. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, berriz ekingo zaio jardunari, ofizioekin, Plaza Berrian.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOAREN SAIO BERRI BAT OSPATUKO DU EKAINAREN 21EAN, “LAS PERIFERIAS DE LA LITERATURA” IZENBURUPEAN

Hitzorduan Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas idazleek parte hartuko dute, moderatzaile lanak egingo dituen Arantxa Urretabizkaia idazlearekin batera. Topaketa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. (Bilbo, 2022ko ekainaren 17a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak ASTEARTEA, EKAINAK 21, “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren hitzordu berri bat ospatuko du. Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 20TIK (ASTELEHENA) 26RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko ekainaren 17a) .- Bilboko Udalaren agenda kulturalak, datorren asterako, ekainaren 20tik (astelehena) 27ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu: ARTE ESZENIKOAK –ESZENA KALERA “Eszena Kalera”, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena, auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, ekintza parte-hartzaileak eta publiko guztiarentzako kale antzerkia. Programa hau familientzako da batez ere, eta bertan euskaraz… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK HARTUKO DU OSTIRALEAN, HILAK 17BIZKAIKO ELKARTE ARTISTIKOAREN “TODO BLAS DE OTERO” IZENEKO POESIA ETA MUSIKA EMANALDIA

Urtero bezala, Bizkaiko Elkarte Artistikoak errezitaldi bat antolatzen du ikastaroari amaiera emateko. Oraingoan, Blas de Otero bilbotarra da aukeratutako poeta. Hitzordua 19:00etan hasiko da Areto Nagusian. (Bilbon, 2022ko ekainaren 14an).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean ospatuko da OSTIRALEAN, HILAK 17, Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatutako errezitaldi poetiko musikala, “Todo Blas de Otero” izenburupean. Saioa 19:00etan hasiko da… […]