Monthly Archives: iraila 2014

BILBAOPOESIA LITERATUR JAIALDIAK HIRU IKUSKIZUN OSO BEREZI ESKAINIKO DITU. PROTAGONISTAK, KIRMEN URIBEREN, JOSÉ SACRISTÁN ANTZEZLEAREN ETA JOAN COLOMO KANTAUTOREAREN AHOTSAK IZANGO DIRA

Bidebarrieta Kulturguneak Kirmen Uriberen “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizun berria jasoko du URRIAREN 11n, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta zuzeneko partaidetzarekin. Eszenatoki bera Joan Colomo kantautore katalanak hartuko du URRIAREN 18an, eta URRIAREN 22an José Sacristánen ahots bereziak, “Caminando con Antonio Machado” errezitaldiarekin BILBAOPOESIAren, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak… […]

BILBOKO UDALAK ZENBAIT KULTUR JARDUERA PROGRAMATU DITU, BARTZELONAKO HIRIAREKIN SINATUTAKO TRUKATZE HITZARMENAREN BARRUAN

“Bilbao – Barcelona kulturak elkartuta” programa URRIKO hilabete honetan egingo da, hip hop, troba, glosadore eta kantautore gisako musika tradizio eguneratuetan zentratutako programarekin. Berreginen Museoak hip hop kontzertua jasoko du OSTEGUN honetan, arratsaldeko 20:00etan, Bunpada Sound Taldearekin eta Bartzelonako Malputo Dest rap-kantari ezagunarekin. Hiru urtez hainbat alorretan (folklorea, zinea…) lankidetza puntualak izan ondoren, Bilboko Udaleko… […]

BILBOKO UDALAK UNAMUNOREN EGUNA OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, KULTUR JARDUERAK ANTOLATUZ EUSKAL MUSEOAN ETA BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN, ETA JADA OHIKOA DEN ZAZPI KALEETAKO LORE ESKAINTZA EGINEZ

Euskal Museoak “Miguel de Unamuno eta argazkiak” erakusketa jasoko du ABENDUAREN 31ra arte. Erakusketa, filosofo eta pentsalari bilbotarraren bizitzako eta jarduerako ia alderdi guztiekin erlazionatutako irudiek osatzen dute. Bilbon, 2014ko irailaren 24an. Urte honetan guztian, Bilboko Udalak ekitaldi egitarau zabala jarri du martxan, 1864ko irailaren 29an jaio zen Miguel de Unamunoren 150. urteurrena ospatzeko. Datorren… […]

BILBOKO ZIRKUITUAK OSTEGUN HONETAN EKINGO DIO BERE PROGRAMAZIOARI, UKITU SOZIALA DUTEN KOMEDIAK ETA DRAMAK ESKAINIZ

Abando-Barrainkuako, Altamirako, Castañoseko, San Frantziskoko, Basurtuko, Errekaldeko, Otxarkoagako eta Zurbaranbarriko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak, bertako 13 antzerki eta dantza konpainiaren proposamenak jasoko dituzte. Kasu guztietan sarrera doakoa izango da. Urteko azken hiruhileko honetarako proposamen eszenikoen artean azpimarragarriak dira Jon Zubiagaren eta Sonia Villamorren “Pisukideak” Bilbon lehen aldiz ikusi ahal izango den euskarazko lana eta Totum… […]

‘PERIFERIANS’ TALDEAK IRAILAREN 26AN ETA 27AN JOKO DU HESPERIA BILBAO HOTELEAN

Kontzertua Hesperia Bilbao hotelean izango da, 23:00etan. Bilbao 700 Fundazioak antolatu du. (Tragoa hartzea nahikoa da kontzertua entzuteko eskubidea izateko). Bilbon, 2014ko irailaren 22an. Irailaren 26an (barikua) eta 27an (zapatua), 23:00etan, Hesperia Bilbao hotelera hurbiltzen direnek aukera izango dute Periferiansen kontzertua entzuteko. Bartzelonako musikaren eszenako hiru musikarik osatuta dago Periferians. 2013an sortu zuten kataluniar talde… […]

85 HERRIALDETAKO 3.368 FILM LABUR AURKEZTU DIRA BILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA LABURMETRAIA NAZIOARTEKO ZINEMALDIAREN – ZINEBIREN 56. EDIZIORA

Zinemaldia iragartzen duen kartela, Oscar Mariné diseinugile eta ilustratzaileak egindakoa, Twiggy modelo ohi eta antzezle britainiarrari eskainitako omenaldia da Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak (ZINEBI) azaroaren 14tik 21era izango du bere hurrengo edizioa, 56garrena. Lanak aurkezteko epea amaitu ondoren, ZINEBIk 85 herrialdetako 3.368 film jaso ditu, eta horien artean aukeratuko dira Lehiaketako Sekzio… […]

BILBAOESZENAK, UMEENTZAKO, GAZTEENTZAKO ETA HELDUENTZAKO ANTZERKI TAILERRETARAKO IZEN EMATE EPEA ZABALDU DU

Ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonek irailaren 28ra bitartean egin ahal izango dute aurre-inskripzioa, Bilboko Udalaren webgunearen bitartez: Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak – Baliabide Eszenikoen Zentroak, ikasturte berria zabalduko du datorren urrian, hamargarren urteurrena betetzen duen urtean. Orduan hasiko dira umeei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerrak. Aurre-inskripzioa irailaren 28ra… […]

BILBOK BILBOARGAZKIREN BEDERATZIGARREN EDIZIOA JASOKO DU URRIAN, ARGAZKI ERAKUSKETEKIN, ETA ARTISTA AZPIMARRAGARRIEK ESKAINIKO DITUZTEN HITZALDIEKIN ETA TAILERREKIN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntza duen ekimena Euskal Herriko Argazkigintza Elkarteen Federazioak sustatu eta BBK Fundazioak babestu du. Bilbon, 2014ko irailaren 12an. Zortzi argazki erakusketa bisitatu ahal izango dira hiriko hainbat lekutan URRIAREN amaierara arte, BILBOARGAZKI 2014 ekimenaren barruan, eta euskal argazkilariek presentzia azpimarragarria izango dute. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak bultzatzen duen… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENARI EKINGO DIO BERRIRO ASTEARTEAN, SANTIAGO RONCAGLIOLOK ETA JUANJO OLASAGARREK AGINTEARI BURUZ IZANGO DUTEN SOLASALDIAREKIN

Jon Arretxek moderatuko duen hitzaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da –sarrera librea izango da– eta aginteari eta aginte horrek literatura sorkuntzan eta idazlearengan duen eraginari buruzkoa izango da. Oporretako parentesiaren ondoren, “Eztabaidak literaturarekin” asteartean itzuliko dira Bidebarrieta Kulturgunera. Oraingo honetan, eztabaida edo solasaldia Santiago Roncagliolo idazle eta kazetari perutarraren eta Juanjo Olasagarre egile nafarraren artean izango da.… […]

ABIAN DA BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAREN 26. EDIZIOA

Sailkatutako taldeek Bilborock aretoan joko dute irailaren 11tik urriaren 23ra bitartean. Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 26. edizioa bihar, irailak 11 (eguena), hasiko da Bilborock Aretoan, sailkatzeko kontzertuekin. Musikaren arloko adituek osatutako epaimahaiak Bilborock Aretoan joko duten 38 taldeak aukeratuko ditu. Herrialde hauetakoak dira banda horiek: Euskadi, Frantzia,… […]