Kultura-jarduerak

Aldian-aldian, kulturaren inguruko era guztietako jarduerak egiten dira liburutegietan: bisitak, hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak… Kotsulta dezakezu Informazio gehiago gure hileroko programan daukazu.

Oso garrantzitsua da, programen kopurua eta kalitatearengatik, Bidebarrieta Kulturgunearen bidez garatzen diren jarduerak: Liburu Azoka, Poesiaren Astea, Unamunoren Eguna, Blas de Otero, Gabriel Aresti eta Angela Figueraren Egunak.

Tailerrak

  • Irakurketa tailerrak: Bidebarrietako liburutegian irakurketa tailer bi egiten dira. Parte hartzaileen kopurua mugatua da eta bietan izena aurretik ematea beharrezkoa da.
    • Tailerra euskeraz: hilean behin egiten da, azarotik ekainera.
    • Tailerra gazteleraz: hamabostero egiten da, otsailetik ekainera.
  • Irakurketa Erraza tailerra: San Frantziskoko liburutegian egitea aurreikusten da, irakurtzeko zailtasunak dituzten taldeentzat zuzendua.

Bisitaldiak

Udal liburutegiek bisita gidatuak eskaintzen dizkie 5 eta 15 arteko parteaideko taldeei.

Web orria ikusi

BULSak irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak antolatzen ditu, bere zerbitzuen berri emateko eta umeengan eta gazteengan irakurtzeko grina sortzeko:

PROGRAMA OROKORRA

Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, gai desberdinen inguruko ipuinkontaketak, lehiaketak, tailerrak, etab. eskaintzen dizkiegu ume eta gazteei. Kontsulta dezakezu Informazio gehiago gure hileroko programa.

Web orria ikusi