ABANDOKO UDALTEGIAK KIKE IBAÑEZEN “LA BELLEZA DE MONTAR EN BICICLETA” ERAKUSKETA HARTUKO DU EKAINAREN 1ETIK UZTAILAREN 28RA

  • Erakusketa Expodistrito programaren barruan kokatzen da, aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, Frantziako Tourraren Bilboko irteerarekin bat egiten duena.
  • Inaugurazio egunean, Kike Ibañezek bisita gidatua eskainiko du 18:00etan
  • “bIZI” Kike Ibañezek bizikletan ikusten duen edertasuna partekatzeko eta hura erabiltzeko funtsezko ideiarekin sortutako pintura, instalazio eta objektuen erakusketa da. 

(Bilbo, 2023ko maiatzaren 30a).- Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, Frantziako Tourraren Bilboko irteeraren ospakizunarekin bat egiten du Kike Ibañez artistaren “bIZI: La belleza de monta en bicicleta” erakusketarekin.

  • Abandoko Udaltegiak (Barrainkua, 5) erakusketa ibiltari eta interaktibo hau hartuko du ekainaren 1etik uztailaren 28ra. Sarrera doakoa izango da.
  • Inaugurazio egunean, Kike Ibañezek bisita gidatua eskainiko du 18:00etan.

“bIZI: La belleza de montar en bicicleta” publiko guztiek, arteari edo txirrindularitzari buruz duten ezagutza alde batera utzita, gozatzeko diseinatuta dago. Pintura bakoitzak ilustratzailetik artistara aldatzeko prozesuaren etapa bat irudikatzen du, bizitzaren eta bizikletaren arteko paralelismoa ezarriz: Bizikletan ibiltzen ikasten duzun egunean, bide berriak irekitzen dira, pertsonak hazkunde pertsonala izaten du eta betiko balioko dion ezagutza eskuratzen du”, dio artistak. Erakusketa hau bizikletan ikusten duen edertasuna partekatzeko eta hura erabiltzeko funtsezko ideiarekin sortu du.

Erakusketa pinturek osatzen dute batez ere, baina proiektua bizikleta berreraiki eta ibilgailu horren alderik ludikoena indartzen duten objektu eta instalazioekin osatzen da.

Aretoan 130 x 195 cm-ko bastidoreen gainean muntatutako mihiseak egongo dira, artistak tamaina eta konposizio ezberdinak sortzeko konbinatzen dituenak; “Cuadro de un cuadro” eta “Abanicos” izenburuko bi objektu, hitz-jokoa ikusizko arte bihurtuz. Gainera, bizikletek, argitalpenek, marrazkiek eta argazkiek sorkuntza- eta instalazio-prozesuaren erreferente gisa balioko dute, eta bisitariek ondo pasatzeko aukera izango dute, “bIZI: La belleza de montar en bicicleta” parte aktibo izanik.

Kike Ibáñez (1980, Donostia) Madrilen bizi den artista bisuala da. Bere obraren nortasunak diseinatzaile grafiko gisa hasi izanaren eragina du. Kike Ibañezen obran, kolorea, konposizioa eta komunikatu nahi duen historiarekiko mendekotasuna funtsezkoak dira irudia eraikitzeko. Elementuek irudian duten tonuak eta antolamenduak, harmonikoak izateaz gain, narrazio-asmoa dute, marrazkiak ez ezik, formetan, koloreetan eta konbinatzeko moduan ere informazioa baitago.

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkezteko helburua dauka. Ohikoa den bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udan Zentroetan bertan, kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan. 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus