- Zikloa gaur hasiko da Txurdinagako Santa Monica elizan, eta sarrera doakoa da, edukiera bete arte.
- “Korala Gertutik” Kontzertu-ziklo honen helburua da publikoarengan, oro har, musika koralarekiko zaletasuna sustatzea eta Bilboko Koral Elkarteak herri-agertokietan egiten duen lan akademiko eta artistikoa erakustea.
(Bilbo, 2023ko maiatzak 19).- Bilboko Udalak Bilboko Koral Elkartearen “Korala Gertutik” zikloan parte hartuko du aurten ere. Kontzertuak maiatzean eta ekainean izango dira, hiriko hainbat elizatan eta doan izango dira, edukiera bete arte.
Kontzertu-ziklo honen helburua publikoarengan, oro har, musika koralarekiko zaletasuna sustatzea da eta Bilboko Koral Elkarteak herri-agertokietan egiten duen lan akademiko eta artistikoa erakustea ere.
Kontzertuak gaur, maiatzak 19, hasiko Txurdinagako Sta. Mónican hasiko dira. Hitzordu honen ondoren, zikloa Iralako San Antonion (maiatzak 20); Uribarrio El Salvadorren (maiatzak 21); Basurtuko Inmaculadan (ekainak 2); Abandoko San Vicente Mártirren (ekainak 3); eta Deustuko San Felicísimon (ekainak 10) egingo den kontzertura arte luzatuko da.
PROGRAMA
MAIATZAK
- MAIATZAK 19, 20:00ETAN. Sta. Mónica, Txurdinaga
Euskeria / Deustuko Unibertsitateko Abesbatza
- MAIATZAK 20, 20:00ETAN. San Antonio, Irala
Bilboko Koral Elkartea
- MAIATZAK 21, 20:00ETAN. El Salvador, Uribarri
Jesús Guridi Orkestra / Aureliano Valle Orkestra
EKAINAK
- EKAINAK 2, 20:00ETAN. Inmaculada, Basurto
Inmaculada Coro Alegro / Gorabide Korala
- EKAINAK 3, 20:00ETAN. San Vicente Mártir, Abando
Kantu Sarea SCB haur-abesbatzak / Lauro Ikastola / Escolapios Ikastetxea / Lizeo frantsesa
- EKAINAK 10, 20:00ETAN. San Felicísimo, Abando
Angeles Custodios Ikastetxea / Deusto Eskola / Elejaberri Eskola / Uribarri Eskola / Mujika Eskola / Tiboli Eskola / Basauri Basozelai Ikastetxea / Mimetiz Eskola / San Pedro Apostol Ikastetxea
SARE SOZIALAK