Kultura Barrutik era askotako kultur ekintzen eskaintza zabala biltzen duen marka da. Bilboko Kultura Udal Sailak antolatuta, hainbat ekitaldi izaten da urte osoan zehar Bilboko barruti guztietan, besteak beste: antzezlanak, dantza-saioak, proiekzioak, ikus-entzunezkoen ikastaroak, arte- eta argazki-erakusketak, euskal dantzak, dantzatzekoak, folklorea, bidaiei buruzko jardunaldiak, magia, pailazoen erakustaldiak, zirkua, topaketa flamenkoak, kontzertuak, kaleko musika, lantegiak eta ikastaroak.