BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “KULTURA ETA PENTSAMENDUA” ZIKLOAREN HITZORDU BERRI BAT HARTUKO DU ASTELEHENEAN, HILAK 22

  • Topaketa honetan Carolina del Olmok parte hartuko du, UCMko Filosofian lizentziaduna eta CBAko eta Minerva aldizkariko argitalpenen zuzendaria.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2023ko maiatzaren 17an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak MAIATZAREN 22AN, ASTELEHENA, Kultura eta Pentsamendua zikloaren hitzordu berri bat ospatuko du. Asteleheneko hitzaldiaren izenburua “Pensar desde casa” izango da, eta Carolina del Olmok hartuko du parte, UCMko Filosofian lizentziaduna eta CBAko eta Minerva aldizkariko argitalpenen zuzendaria.

“Kultura eta pentsamendua” Patxi Lanceros filosofian doktoreak aurkeztutako zikloa da, eta, edizio honetan, topaketek filosofian jartzen dute arreta.

Filosofiak kulturaren esparruan ez ezik, gizarte osoan ere gertatu diren transformazio guztien ondoan egon izan da. Ziklo honetako hitzorduek hainbat gai planteatzen dituzte, hala nola, zer filosofia izan behar dugu turbulentzien garai honetarako?, zer filosofía, alegia,

XXI. menderako?, zer filosofia sineskeria zahar eta berriek beren moldeak ez inposatzeko, erresistentziarik gabe behintzat?

Hitzordua 19:00etan izango da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Sarrera doakoa da eta librea izango da lekua bete arte.

Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus