Monthly Archives: azaroa 2017

BILBAO ARGIA OTXOTEAK ETA BILBOKO GANBERAKO ABESBATZAK ETA ORKESTRAK IREKIKO DITUZTE BIHAR BILBOKO UDALAK ANTOLATU DITUEN GABONETAKO ABESBATZA KONTZERTUAK, ATXURIKO ENKARNAZIO ELIZAN

Hiriko 29 taldek hartuko dute parte abendu osoan programatutako 14 kontzertuetan, horietako batzuk familia osoari zuzendutakoak, Nervión Kantaren eskutik etorriko den “Horra Mari Domingi” errezitaldia, adibidez, abenduaren 16an, 19:30ean, Bosgarren Parrokian. Atxuriko, Deustuko, Santutxuko, Abandoko, Abusuko, Basurtuko, San Inazioko, Errekaldeko, Castañoseko, Zabalako, Masustegiko eta Zorrotzako hamalau elizak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak… […]

ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2017” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, ABENDUAREN 10EAN

Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2017” CDaren grabazioan ere hartu dute parte. Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 200 eserleku astelehenetik, abenduaren 4tik, aurrera salduko dira antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan. Sarrera… […]

BILBOKO UDALA ARTE ESZENIKOEN ALORREKO EUROPA MAILAKO LANKIDETZARAKO PYRENART EKIMENAREN BARRUAN SARTU DA, BAD – ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN BITARTEZ

Bilboko Udala da, 2020. urtera arte profesionalak prestatzeko eta ikuskizunak sortzeko, erakusteko eta nazioartera zabaltzeko EBren aldetik 1,3 milioi euro jaso dituen mugaz gaindiko ekimen horren bazkideetako bat. Bilboko Udalak, BAD – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren bitartez, bat egin du arte eszenikoen alorreko Europa mailako lankidetzarako Pyrenart ekimenarekin. 2020. urtera arte profesionalak prestatzeko eta… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, OSTIRAL HONETAN, EUSKARAREN EGUNAREN OSPAKIZUNAREKIN HASIKO DEN PROGRAMAZIO BEREZIAREKIN ITXIKO DU URTEA, ERREZITALDIAK, LIBURUEN AURKEZPENAK, MUSIKA ETA ANTZERKIA JASOZ.

Euskararen Eguna dela eta egingo den “Hitzak hots” topaketak, musikak lagunduta poemak irakurtzea proposatuko dio jende guztiari. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, eta Miren Agur Meabek eta Anjel Lertxundik hartuko dute parte. Abenduaren 14an Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak “Beroki gorria & el abrigo rojo” liburu ilustratuan oinarritutako ikuskizuna jasoko du, Patxi Zubizarretaren gidoiarekin, Yolanda… […]

BILBOKO UDALAK, BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETAKO IX. EDIZIOAN SARITUTAKO POESIA LANAK BILTZEN DITUZTEN BI LIBURUKI ARGITARATU DITU

Beatriz Chiviteren “Biennale” (Erein argitaletxea), euskarazko modalitateko Blas de Otero 2016 Saria, eta René Fuentesen “Guitarra del mesón” (Devenir argitaletxea) gaztelaniazko modalitateko saritua dira. Bilboko Udalak, Erein eta Devenir argitaletxeekin batera, Blas de Otero Bilboko Hiria Poesia Lehiaketaren 2016ko edizioan sarituak izan ziren poesia lanak argitaratu ditu. Beatriz Chivite idazle nafarraren “Biennale” (Erein argitaletxea) eta… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, EMAKUME ZIENTZIALARIEI ETA EMAKUMEAREN ETA ZIENTZIAREN ARTEKO ERLAZIOARI BURUZKO “EMAKUMEEK ZIENTZIA EGITEN DUTE” HITZALDI ZIKLOAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA

Zikloa ostegun honetan abiatuko da, azaroaren 9an, Teresa del Valle antropologoarekin, UPV/EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Gizarte Antropologia Saileko katedradun eta zuzendariarekin. Hitzaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko dira www.kulturguneatb.net webgunetik. Bidebarrieta Kulturguneak, zientziaren dibulgazio hitzaldi zikloa… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, AURTEN 1917KO GREBA OROKORRAREN MENDEURRENEAN ZENTRATUKO DEN BILBOKO HISTORIARI BURUZKO SYMPOSIUMAREN XXI. EDIZIOA JASOKO DU DATORREN ASTEAZKENEAN

Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatutako dibulgazio eta eztabaida foroa, greba orokorrean, euskal autogobernuaren aldarrikapenean eta Bilboko lehenengo alkate demokratikoetan zentratuko da. Bidebarrietako udal liburutegiko Bidebarrieta Kulturguneak, duela bi hamarkadatik Eusko Ikaskuntzak, Bilboko Udalaren laguntzaz, antolatzen duen Bilboko Historiari buruzko XXI. Symposiuma jasoko du datorren astean, azaroaren 29an. Oraingo honetan, 1917an, duela mende bat, hain… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, MIKROFONOEN ERABILEARI BURUZKO TAILERTXOA JASOKO DU

Abenduaren 19an izango da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3). BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, arte eszenikoetan mikrofonoak erabiltzeari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, abenduaren 19an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa… […]

BILBOKO UDALAK AMAIERA EMANGO DIE IRALABARRI AUZOAREN MENDEURRENA OSPATZEKO JARDUEREI, ABENDUAN ANTOLATUKO DIREN PASEALDI GIDATUEKIN ETA GABONETAN EGINGO DIREN FAMILIA OSORAKO ANTZEZTUTAKO BISITEKIN

“Irala, auzo bat baino gehiago” izeneko helduentzako ibilbide gidatuak abenduaren 1etik 20ra izango dira, eta familiei zuzendutako “Harino Panadera, Iralaren bihotza” bisita antzeztuak abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. Jarduerak doakoak izango dira, eta ondarearen hedapenerako Bilbao Izan udal programaren barruan daude. Plazak bihartik aurrera erreserbatu ahal izango dira telefono zenbaki honetan: 94 401 00 10 /… […]

BILBOKO UDALAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA LEHIAKETA, BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETA, GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN SARIAK EMAN DITU

Raquel Ramírez de Arellanok “La arquitectura de las colmenas” poemabildumarekin eta Zornotzako Rafael Ugalde Iragorri idazleak “Hondar aleak” lanarekin lortu dute sari nagusia gaztelaniaz eta euskaraz Blas de Otero Poesia Lehiaketaren X. edizioan. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XVIII. edizioko sariak Mario Martín Gijónek irabazi du gaztelaniazko modalitatean, pentsalari bilbotarraren figuraren inguruko testu batekin, eta… […]