Monthly Archives: maiatza 2022

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK IZEN HANDIKO IDAZLEEI ZABALDUKO DIZKIE ATEAK BILBOKO LIBURU AZOKAN

Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra bitartean, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian honako idazle hauek hartuko ditu :Javier Alcibar (“Material de uso urgente”, maiatzak 31); Alan Parks (“Bobby March vivirá para siempre”, ekainak 1); Rosa Montero (“El peligro de estar cuerda”, ekainak 2); Kirmen Uribe (“La vida anterior de los delfines”, ekainak 3); Fátima Frutos eta Imanol Uribe… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA MAIATZAREN 30ETIK (ASTELEHENA) EKAINAREN 5ERA (IGANDEA)

(Bilbon,2022ko maiatzaren 27an).- Bilboko Udalaren kultur agendak, maiatzaren 30etik (astelehena) ekainaren 5era (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu: ARTE ESZENIKOAK –ESZENA KALERA “Eszena Kalera”, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena, auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, ekintza parte-hartzaileak eta publiko guztiarentzako kale antzerkia. Programa hau familientzako da batez ere, eta bertan euskaraz egiten diren ekoizpen… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BIHAR, ASTEAZKENA, HILAK 25, OSPATUKO DUEN “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOKO HITZORDU BERRIA TRANS LEGEAN OINARRITUKO DA

Topaketa honetan, Dani Álvarez eta Mikel Reparazekin batera, Bea Sever sexologian aditu eta Naizen elkarteko bozeramaileak parte hartuko du. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean asteazkena, MAIATZAREN 25a, “Gaurkotasunarekiko Topaketak” hitzordu berria ospatuko da, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloa. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. “Gaurkotasunarekiko… […]

“MAGIAREN TOPAKETAK” PROGRAMAK ASTEBURU HONETAN TXURDINAGAKO GARAI LORATEGIRA ERAMANGO DU BERE PROGRAMAZIOA

Maiatzaren 27tik 29ra, Garaiko Lorategiek magia protagonista duten bost proposamen hartuko dituzte. Magiaz aire zabalean eta doan gozatu ahal izateko pentsatutako agur hau hitzorduz betetako hilabete baten ondoren dator. Bilboko Udalak antolatzen duen “Magiaren Topaketak” programak bere XVIII. edizioa agurtuko du asteburu honetan, bere programazioa kalera ateraz. Hilaren 27tik 29ra, ostiraletik igandera, Txurdinagako Garai Lorategietan… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA MAIATZAREN 16TIK (ASTELEHENA) 22RA (IGANDEA)

(Bilbon, 2022ko maiatzaren 13an).- Bilboko Udalaren kultur agendak, maiatzaren 16tik (astelehena) 22ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu EUSKAL FOLKLOREA –UDABERRIKO BERTSO SAIOAK “Udaberriko Bertso Saioak” jada euskaltzaleen arteko topagunea da eta bere helburua Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Izan ere,… […]

FANT – BILBOKO FANTASIAZKO ZINEMALDIAK “CENSOR” BELDUR PSIKOLOGIKOKO FILMA AURKEZTUKO DU, PRANO BAILEY – BOND-EK ZUZENDUA, EDIZIO HONETAKO FANTROBIA SARIA

Filma bihar proiektatuko da, 20:40ean, Gólem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan. Prano Bailey – Bond zuzendariak edizio honetako FANTROBIA Saria jasoko du, generoaren barruan gorabidean dagoen pertsona bat saritzen duena, ostiral honetan BBK Aretoan egingo den Amaiera Galan.  (Bilbon, 2022ko maiatzaren 11n).- FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, Prano Bailey – Bond galesak zuzendutako “Censor”… […]

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASIAZKOAK “THE ADVENT CALENDAR” BELDURREZKO THRILLERRA AURKEZTU DU, PATRICK RIDREMONTEK ZUZENDUTAKO FILM FRANTZIAR-BELGIKARRA

Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartzen duen filma bihar, maiatzak 11, proiektatuko da, 18:00etan, Gólem – Alhondiga zinemetako 1. aretoan. (Bilbon, 2022ko maiatzaren 10ean).- FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, maiatzaren 14an, larunbata, 28. edizioa itxiko du. Zinemaldiak, gaur, Patrick Ridremontek zuzendutako “The Advent Calendar” izeneko beldurrezko thrillerra aurkeztu du gaur. Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartzen… […]

BIDEBARRIETA KULTUGUNEAK OSTEGUNEAN, HILAK 12, “MATEMATIKAK EGUNEROKO BIZITZAN” ZIKLOAREN BESTE HITZORDU BAT PROPOSATZEN DU, ” SEXO, JUEGO Y POLÍTICA” IZENBURUPEAN.

Hitzaldia Eva Ferreira matematikariak, doktoreak, UPV/EHUko Ekonomiako katedradunak eta Probabilitatea eta Estatistikan masterra New Yorkeko Unibertsitateko Courant Institutuan egin duenak emango dute. (Bilbon, 2022ko maiatzaren 10ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Matematika eguneroko bizitzan” zikloaren barruan beste hitzordu bat proposatzen du MAIATZAREN 12AN, OSTEGUNA. Hitzaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian  “Sexo, juego y política”… […]

FANT-K BILBOKO FANTASIAZKO ZINEMALDIAK “OVELLA” FANTASIAZKO GENERO-KOMEDIA AURKEZTUKO DU

• Ikuspegi Fantastikoa atalean parte hartzen duen filma bihar, maiatzak 10, proiektatuko da, Golem – Alhondiga zinemetako 2. aretoan, 19:50ean, eta sarrera doakoa izango da (Bilbon, 2022ko maiatzaren 9an).- FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, bere bigarren programazio-astean sartu da bete-betean. Jaialdiaren 28. edizioa maiatzaren 14an amaituko da, eta, gaur, “Ovella” fantasiazko komedia kolektiboa aurkeztu… […]

FANT – BILBOKO FANTASIAZKO ZINEMALDIAK “LET THE WRONG ONE IN” CONOR MCMAHONEK ZUZENDUTAKO FILM IRLANDARRAREN PROIEKZIOA ESKAINIKO DU GAUR GAUEAN

Filma gaur emango da, 22:20an, Gólem – Alhondiga zinemetako Auditorioan Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartzen du filmak.   (Bilbon, 2022ko maiatzaren 8an).- FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, gaur gauean, Irlandako “Let The Wrong One In” film luzearen emanaldia izango du, Conor McMahon zuzenduta. Gaur goizean, Leire Artigue zinemaldiaren koordinatzaileak eta Conor McMahon filmaren zuzendariak… […]