Monthly Archives: uztaila 2017

BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BAD-EK, BERE KARTELA AURKEZTU DU, ETA “La FuNdicIOn” ARETOAN GARRANTZIA HARTZEN ARI DIREN EUSKAL KONPAINIEN ETA DAGOENEKO FINKATUTA DAUDEN ARTISTEN AZKEN LANAK ESKAINIKO DITUELA AURRERATU DU, VERA MANTERORENAK EDO MALIKA DJARDIRENAK, BESTEAK BESTE

Bilboko Udalak antolatu duen jaialdia urriaren 20tik 29ra izango da, eta Ana Capilla koreografoaren sorkuntza une bat jasotzen duen David Hornback argazkilariaren irudi bat aukeratu du kartelerako. Bilboko Udalak antolatzen duen eta urriaren 20tik 29ra hiriko sei agertokitan ospatuko den BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, garrantzia hartzen ari diren bertako panoramako artisten… […]

“KARRIKAN” PLATAFORMAK, KALEKO ARTE ESZENIKOEN EUSKAL EKOIZPENA LAGUNTZEKO ETA BULTZATZEKO BIGARREN LAGUNTZA DEIALDIA DEITU DU

Plataforma Bilboko, Gasteizko, Iruñeko, Zarautzeko eta Hendaiako udalek eta Lapurdiko Errobiko Mankomunitateak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak bultzatzen dute 2018an, sustatzaileen jaialdietan parte hartuko duten proiektu bi aukeratuko dira. Proposamen artistikoak aurkezteko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik. Informazioa www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri. Bilboko Udalak, Gasteizko, Iruñeko, Zarautzeko eta Hendaiako udalek, Errobiko Mankomunitateak… […]

ZABALIK DAGO JADA BILBOKO UDALAK IRAILEAN, “UNA RÍA CON DUENDE” JAIALDIAREN BARRUAN, ESKAINIKO DITUEN GITARRA, TXALO ETA KONPAS, DANTZA ETA KANTE FLAMENKO TAILERRETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA

Hasierako eta tarteko mailez gain, ikastaro aurreratuak ere eskainiko dira, jaialdi flamenkoa dela eta ibilbide luzeko artistak Bilbon daudela baliatuz, Salva del Real, Ezequiel Benítez eta Soledad Ruz, besteak beste. Matrikula abuztuaren 15era arte egin ahal izango da, www.bilbao.eus udal webgunearen eta 010 informazio telefono zenbakiaren bitartez. Bilboko Udalak zabaldu du jada Kultura Sailak antolatutako… […]

VANESA FERNÁNDEZ GUERRA IKUS-ENTZUNEZKOEN KOMUNIKAZIOKO DOKTOREA ETA UPV/EHUKO IRAKASLEA IZANGO DA ZINEBI – NAZIOARTEKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN JAIALDIKO ZUZENDARI BERRIA ERNESTO DEL RIOREN ORDEZ

Ikus-entzunezkoen Komunikazioko doktorea eta Dokumental eta Ikus-entzunezkoen Idazketako espezialista da. Lehiaketaren zuzendaritzaren ardura hartuko du 2018ko urtarrilaren 1ean Ernesto del Río erretiratu ondoren. Vanesa Fernández Guerra (Durango, 1980), Ikus-entzunezkoen Komunikazioko doktorea eta UPV/EHUko irakasleak Ernesto del Ríoren lekua hartuko du urtarrilaren 1ean ZINEBI Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian. Izan ere, Ernesto del Río urtearen… […]

BILBOKO UDALAK AIRE LIBREKO ZINE SAIOAK ESKAINIKO DITU BERRIRO “UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” PROGRAMAREN BARRUAN. PROGRAMA BIHAR HASIKO DA ARRIAGA PLAZAN ETA HIRU EMANALDI, HORIETAKO AZKENA “GREASE” LAN MITIKOAREN INGURUKO MUSIKA IKUSKIZUNAK LAGUNDUTAKOA, ESKAINIKO DITU

Hamaika saio programatu dira –lau emanaldi umeentzat bereziki prestatuta daude–, barruti guztietan, eta eszenatoki gehiago gehitu dira, Arriaga plaza, Arangoiti, Altamira, Zurbaranbarri, Miribilla eta Irala auzoak, eta baita ikus-entzule nagusientzat zuzenduta egongo den azken jaia jasoko duen Artxanda ere, Bilboko beldurrezko zine maratoiarekin. Kultura Sailaren ekimenaren helburua auzoetan eskaintzen den kultur eskaintza zabaltzea da, kalean… […]

BILBO ZAHARRAK FORMATU HANDIKO BESTE HORMAIRUDI BAT GEHITUKO DIO HIRIKO PAISAIARI, HIRU ZUTABEEN PLAZAN, ANNA TARATIEL ARTISTA KATALANAK SINATUTAKOA

Ekimena, Bilboko Udalaren BLV-ART kultur programaren barruan dago, eta inguru horretan aire zabaleko ibilbidea egituratzeko aukera eman du, oso teknika anitzak erabiliz gai ugari lantzen dituzten horma-irudiak bisitatzeko. Bilbo Zahar inguruak beste hiriko esku-hartze lan bat dauka, dimentsio handiko horma-irudia, Hiru Zutabeen plazako 1 zenbakiko fatxada batean, nazioartean ospetsua den Anna Taratiel artista katalanak sinatutakoa.… […]