“IBAIONDO DANTZAN” PROGRAMAK DANTZA GARAIKIDEKO BOST IKUSKIZU EKARRIKO DITU EKAINAREN 9AN ETA 10EAN MIRIBILLAN

• Ekimen hau Gernikako Lorategien Plazan, Miribillan, egingo da eta sarrera librea izango du.

• Egongo diren proposamenak Bilbon ikusiko dira lehen aldiz.

(Bilbo, 2023ko maiatzak 31).- Bilboko Udalak “Ibaiondo Dantzan” programaren bigarren edizioa martxan jarri du. Programaren helburua kultura eta dantza auzotarrei hurtbiltzea da.

Oraingoan, sarrera libreko bost emanaldi aurkeztuko dira, gaur egungo eta dantza urbanoarekin lotuak. Ekainaren 9an eta 10ean izango dira, Gernikako Lorategien Plazan (Miribillan). Sarrera libreko ekitaldiak izango dira.

Programa ekainaren 9an, ostiralean, hasiko da Led Silhouette eta bere Wild Street”

proposamenarekin, 19:00etan. Ondoren, Izar Blue-Sekaien txanda izango da bere

“Through Nature” lanarekin 19:30ean.

Ekainaren 10ean, larunbata, Cielo raso taldeak aurkeztuko du bere “Reset” ekitaldia 19:00etan. Hurrengoak Compañía X izango dira, “Y ahora qué?” emanaldiarekin 19:30ean eta bukatzeko, Natxo Montero_Dantza Ibaiondo Dantzan programari itxiera emango dio “Barbecho urbano” lanarekin 20:00etan.

PROGRAMACION “IBAIONDO DANTZAN”

OSTIRALA, 9, GERNIKAKO LORATEGIAK PLAZAN (MIRIBILLA)

  • LED SILHOUETTE (19:00) “Wild Street”

Kultura-globalizazioa herrialde dominatzaileen bizi-estiloa, hizkuntza eta are ohiturak ere inposatzen ari da bazter guztietan. Prozesu horrek logika indibidualista eta merkatu-zalea hedatzen du planetako toki guztietara. Estetika retro-futurista batekin, Led Silhouetteren lanak bilatzen du gorputzetik hausnartzea noraino iritsi garen, hiriko kaleak oihan basati bihurtzen dituen eutsi ezinezko bilakaera honetan.

  • IZAR BLUE-SEKAI (19:30) – “Through Nature”

Pieza honetan, estilo urbanoen teknikak erabiltzen dira, hala nola POPPING, WAVING, BREAKING eta HIPHOP, dantza garaikidearen eta esperimentalaren kontzeptuekin bat eginda.

 

LARUNBATA, 10, GERNIKAKO LORATEGIAK PLAZAN (MIRIBILLA)

  • CIELO RASO (19:00) “Reset”

Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikusten da. Bakar-bakarrik hedatzen da hasperen bakoitzean bizirauteko, beste leku batean berriro hasteko, ikusteko, bizitzeko, dantzatzeko borondatea bilduz. Gorputzari konektatuta doan ibilbidea da: gorputz-atalak mugiarazten dituen hauspo bat.

  • COMPAÑÍA X (19:30) “Y ahora qué?”

Hitz egin dezagun unearen iheskortasunaz. Hitz egin dezagun tematzen garen, eta amore ematen dugun uneari buruz. Gure ustez, norberaren arrazoiez ez arduratzea ezinbestekoa da sortzeko eta taldean hazteko. ¿Y ahora qué? lana ezezagunerantz egindako abentura bat da: etorkizun aski ezezagun bateranzko bidaia.

  • NATXO MONTERO_DANZA (20:00) “Barbecho urbano”

Kale-mugimenduko pieza. Lurra itxarotearen eta ziklo berri batean sartzearen metafora gisa planteatzen du. Lugorri egoerak presa eta betebeharrak ahaztea ahalbidetzen digu. Egoteko unea da, zerbait gertatu arte itxaroteko. Lugorria atsedena da, aldaketaren beharra, oxigenazioa, indarberrituta irteteko eta berriro ere egunerokoari aurre egiteko premia. Aisia jolasa da. Eta jolasa arimaren lugorria da.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus