Monthly Archives: otsaila 2021

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK MATEMATIKAREN HILABETEA OSPATUKO DU MARTXOAN ETA HILAREN 3AN, ASTEAZKENEAN, HASIKO DA ‘11 RETOS EN EL FÚTBOL DESDE UNA PERSPECTIVA MATEMÁTICA’ HITZALDIAREKIN

Hitzaldian parte hartuko dute Jon Larruskainek, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoan lan egiten duenak, eta Dae-Jin Leek, Ingeniaritza Matematikoko doktorea (Zientzia eta Teknika Estatistikoetako espezialitatea) eta BCAMeko ikertzaileak. Ekitaldia Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian izango da, 19:00etan. Hitzordua izango da leku guztiak bete arte, baina ezinbestekoa da dagoeneko eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal… […]

MARTXAN JARRI DIRA 2020. URTEKO BILBAO AURRERA PLANEAN HAUTATUTAKO 26 KULTURA- ETA SORMEN-PROIEKTUAK

Proiektuak hiribildu osotik sakabanatuta egongo dira, eta aste honetan emango zaie hasiera. Apirilaren amaierara arte luzatuko dira. Jardueren xedea datozen hilabeteetan hiriko espazio publikoak dinamizatzea izango da, bai eta COVID-19ak kultura- eta sormen-sektorean eragindako krisiaren ondorioak murriztea ere. Aukeraketa hau Bilbao Aurrera 2020 Planaren barruan aipatutako sektoreei zuzendutako dirulaguntzen partidaren barruan dago, eta kultura-proiektuen eta ikus-entzunezko… […]

MUSIKA-MÚSICA 2021 JAIALDIAK URIKO HAINBAT GUNETARA ZABALDUKO DA LEHEN ALDIZ, ETA BILBO VIENAKO MUSIKAZ BETEKO DU

Juan Mari Aburto alkateak iragarri du aurtengo edizioan eta berrikuntza gisa, Euskalduna Jauregiaz gain, Azkuna Zentroa, Elkarte Filarmonikoa eta UPV/EHUren Bizkaia Aretoa ere jaialdiaren egoitza izango direla. Mozart, Beethoven, Schubert, Haydn, Brahms edo Mahler, besteak beste, 36 kontzertutan egongo dira ordezkatuta martxoko lehen asteburuan, martxoaren 5etik 7ra. Irekiera kontzertua hilaren 5ean izango da, 19:00etan, Euskalduna… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BIZKAIKO ELKARTE ARTISTIKOAREN 75. URTEURRENEKO POEMA-LIBURU KOLEKTIBOAREN AURKEZPENA EGINGO DU OSTIRALEAN, HILAK 26

Aurkezpen honetan Iñaki Basabe kantautoreak parte hartuko du, eta bertan egongo da elkarteko rapsodekin batera. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian izango da, 19:00etan. Sarrera dohainik izango da leku guztiak bete arte, baina ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean dagoeneko eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez. (Bilbon, 2021eko… […]

BILBOKO UDALAK MARTXOAREN 6TIK 20RA ‘UNA RÍA CON DUENDE’ TOPAKETA FLAMENKOAREN 16. EDIZIOA OSPATUKO DU IBAIONDO BARRUTIAN

Bidebarrietako liburutegia, Atxuriko Enkarnazio Eliza eta Bilborock aretoa erritmo flamenkoz beteko dira martxoaren 6an, 13an eta 20an (larunbata), Aitor Escobarrekin; Askoa Etxebarrieta ‘La Pulga’ eta Miren Amurizaren ‘Gorria’ ikuskizunarekin; eta Chico Pérezen kontzertu batekin, hurrenez hurren. Chico Pérezen kontzerturako sarrerak 5 eurotan daude salgai www.bilbaokultura.eus helbidean. Beste bi proposamenak doakoak dira, baina beharrezkoa izango da… […]

#BILBAONEGUA2021-ek, OTSAILARI AGUR ESATEKO, KULTURAREN ETA AISIAREN ALORREKO 27 HITZORDU PRESTATU DITU URIKO BARRUTI GUZTIETAN ZEHAR

Literatura, zinema, musika eta antzerkia dira asteon Bilboko kultur alorrean ikusi ahalko ditugun diziplina artistikoetako batzuk. #BilbaoNegua2021 udalaren proposamen bat da, gustu eta publiko guztientzat pentsatua, aste honetan eta martxo osoan uria aisiaz eta kulturaz betetzeko, betiere ikusleen eta artisten segurtasuna bermatuz. (Bilbon, 2021eko otsailaren 19an).- Bilboko Udalak lehen mailako kultur eta aisia proposamenak ekarriko… […]

#BILBAONEGUA2021 PROGRAMAK 30 HITZORDU PROPOSATZEN DITU, URIKO BIZILAGUNEK KULTUR PLANEZ BETETAKO ASTE BAT GOZATU DEZATEN

Musika, erakusketak, antzerkia edo zinema dira aisialdiko eta kulturako  ekimen honek dakartzan proposamenetako batzuk, otsailaren 15etik  (astelehena) 21era (domeka) gauzatuko direnak.  Udalak #BilbaoNegua2021 izena eman die proposamen hauei, tokiko  eragileek sortutako kultur eskaintza bat, publikoaren eta artisten  segurtasunerako berme guztiekin gozatu ahal izango dena.  (Bilbo, 20201eko otsailaren 12a).-Bilboko Udalak Bilboko auzoetara urreratu ditu berriro kultura eta aisialdia, #BILBAONEGUA2021… […]

BILBOKO UDALAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIKETAREN XXII. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

Lehiaketak, edozein nazionalitatetako saiakeragileei zuzenduta dagoena, jatorrizko lanak jasotzeko epea otsailaren 15ean irekiko du eta apirilaren 30ean itxiko du. Sariaren diru-kopurua 6.000 eurokoa izango da bi modalitateetako bakoitzerako: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. (Bilbon, 2021eko otsailaren 11n).- Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren beste edizio baterako deialdia deitu du. Sariaren lehen edizioa 1999an egin zen, Bilboko… […]

‘ARGAZKINETA’ UDAL EKIMENAK OTSAILEAN ZEHAR SAN INAZIO, IBARREKOLANDA, ELORRIETA ETA SARRIKO AUZOETAN BILDUTAKO MATERIALA ERAKUTSIKO DU SAN INAZIO- IBARREKOLANDAKO UDALTEGIAN

Auzo horietako auzokideek ekimen honekin partekatu duten materialari esker, udaltegi honetara hurbiltzen denak ikus dezake nolakoa izan den espazioen, ohituren, tradizioen, biztanleriaren eta auzoetako denboraren igarotzearen eraldaketa. Erakusketa zentroko pantaila batean egongo da ikusgai otsailaren 26ra arte. YouTuben ikusgai dago Argazkineta Showren ekitaldi osoaren bideoa, bertaratu ezin izan zutenentzat. Programa hau #BilbaoNegua2021 ekimenaren parte da,… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN IZANGO DA DATORREN OSTEGUNEAN, HILAK 11, AITANA CASTAÑOREN ETA ALFONSO ZAPICOREN ‘CARBONERAS’ ELEBERRI GRAFIKOAREN AURKEZPENA

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da, 19:00etan, eta, egileekin batera,  Jon Espinaro eta Kike Martín kazetariak egongo dira. Sarrera dohainik izango da leku guztiak bete arte, baina ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean dagoeneko eskuragarri  dauden doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez. (Bilbon, 2021eko otsailaren 5ean).-.Bilboko Udaleko Bidebarrieta… […]