“UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” BERTSOLARITZAREN EGUNGO IZENAK BILDUKO DITU SANTUTXUKO KARMELO PLAZAN

• “Udaberriko Bertso Saioak” maiatzaren 27an eta ekainaren 3, 8 eta 17an egingo da, 13:00etan.

(Bilbo, 2023ko maiatzaren 18an).- Bilboko Udalak “Udaberriko Bertso Saioak” bertsolaritzaren inguruko ohiko programaren edizio berri bat abian jarriko du. Ohi bezala, Santutxuko Karmelo plazan ospatuko da.

“Udaberriko Bertso Saioak” Santutxuko Bertso Eskola beteranoarekin batera antolatzen da, eta, eskolaren lana babesteaz eta balioesteaz gain, Bilbon euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta euskaltzaleen topaleku bihurtzea du helburu.

Programa honen eskutik, bertsolaritzaren izen berrienak bilduko dira Santutxun, publiko guztiarentzako saio irekiak eskaintzeko hurrengo egunetan: maiatzaren 27an (larunbata) eta ekainaren 3an (larunbata), 8an (osteguna), eta 17an (larunbata).

Guztira, 14 bertsolarik parte hartuko dute edizio honetan, 7 emakume eta 7 gizon, ia Euskal Herriko probintzia guztietatik etorriak, horien artean 2022ko Txapelketa Nazionalaren azken edizioko 8 finalistak, Onintza Enbeita, Ibon Ajuria, Uxue Alberdi edo Oihana Bartra bezalako izenak; eta Euskal Herriko herrialdeko txapelketa ia guztietako azken txapeldunak. Aurten, gainera, ohiko bertso-poteoa berreskuratuko da Karmelo plazaren inguruan.

  • Maiatzak 27, larunbata, 13:00etan. Santutxuko Karmelo Plazan.

Amets Arzallus Nerea Ibarzabal Saioa Alkaiza Joanes Illarregi

  • Ekainak 3, larunbata, 13:00etan. Santutxuko Karmelo Plazan.

Alaia Martin Sustrai Colina Oihana Bartra

Beñat Gaztelumendi

  • Ekainak 8, osteguna, 19:30etik 21:30era.“Santutxutik bertso poteo”:

Arkaitz Estiballes Ibon Ajuria

Ibilbidea: Karmelo kalea –Landaburu baserria –Ricardo Bastida plaza –Arsuaga kalea.

 

SARE SOZIALAK:

¡www.bilbaokultura.eus