Monthly Archives: martxoa 2022

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN SAIO BERRI BAT HARTUKO DU ASTELEHENEAN, HILAK 4, UKRAINAKO GERRA ETA HONEN ERAGINA FRANTZIAKO HAUTESKUNDE PRESIDENTZIALETAN ZENTRATUTA

Hitzordu honetan parte hartuko du, Dani Álvarez eta Mikel Reparazekin batera, Sami Naïr filosofo, politologo eta soziologoak. Topaketa 19: 00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. (Bilbon, 2022ko martxoaren 31n).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak APIRILAREN 4AN, ASTELEHENEAN, hartuko du “Gaurkotasunarekiko Topaketak” Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloaren beste hitzordu bat. 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOAREN SAIO BERRI BAT HARTUKO DU APIRILAREN 5EAN, BERTSOLARITZAREN ETA LITERATURAREN ARTEKO HARREMANARI BEGIRA

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta bertan, Jon Maia eta, Onintza Enbeita bertsolariek hartuko dute parte ETB1eko Artefaktua programaren aurkezlearekin, Yolanda Mendiola, moderatzaile gisa. (Bilbon, 2022ko martxoaren 30ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” zikloaren hitzordu berri bat ospatuko du APIRILAREN 5ean. ASTEARTEA. Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta… […]

BLV – ART HASIERA EMANGO DIO DATORREN OSTIRALEAN, HILAK 1, EUSKAL KONPAINIAK PROTAGONISTA NAGUSI IZANGO DITUEN EDIZIO BERRI BATI

OSTIRALETIK, hilak 1, apirilaren 10era, BLV – ART-ek Input, DOOS Colectivo eta Gheada konpainien hiru estreinaldi absolutuak, eta Quemar las Naves konpainiaren estreinaldia Euskadin ekarriko ditu Bilbo Zaharrera. Abagoardiako adierazpide artistikoei lotutako programa hau Zubirik Plana, Udalaren Plan Bereziaren barruan kokatzen da. Programa honek kulturaren aldeko apustua egiten du Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala… […]

BILBAOPOESÍA SAIOAK PUBLIKO MAILA HANDIAREKIN ITXIKO DU 23. EDIZIOA

Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak eserleku guztiak bete ditu Christina Rosenvingeren kontzertuarekin, Ida Vitaleren emanaldiarekin eta “Te quiero, Benedetti. La patria y el exilio” Alberto San Juan aktorearen Benedettiren omenaldiarekin. Arrakasta handia izan zuen, halaber, Sabina de la Cruzi, Blas de Oteroren alargunari, eskainitako hitzorduak, eta gaur egungo poesiako ahots gazteenak protagonista izan zituen errezitaldiak: Paula… […]

“EXPODISTRITO” PROGRAMAREN ARGAZKI ETA MARGO -ERAKUSKETA IBILTARIAK AUZOETARA ITZULIKO DIRA UDABERRIAN

“Expodistrito” programaren emanaldi berri honen erakusketak San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko udaltegietan ikusi ahal izango dira. Edizio berri honen programazioa ANESVAD eta Eva Mena (margoa);  Photobat (argazkigintza);   María Rosaria Uriarte (margoa); Ángel Sánchez (argazkigintza); Blanca Calderón (margoa); eta Manuel Picó Martínez-en (margoa) eskutik etorriko da.… […]

BILBAOPOESIAK AGUR ESAN ZION ATZO BERE 23. EDIZIOARI, EGUNGO POESIAREN AHOTS GAZTEENEK PARTE HARTU ZUTEN ERREZITAL BATEKIN

Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian Paula Antía Rey, Oihana Arana, Rosa Berbel, Carlos Catena Cozar eta Mario Obrero bildu ziren. (Bilbon,2022ko martxoaren 25ean).- BILBAOPOESIAK, Bilboko Udalak antolatuta, 23. edizioari amaiera eman zion atzo “Los nuevos novísimos” izeneko errezitaldi batekin. Horretarako, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak Paula Antía Rey, Oihana Arana, Rosa Berbel, Carlos Catena Cózar eta Mario… […]

BILBOKO UDAL LIBURUTEGIAK PUBLIKO GUZTIENTZAKO KULTUR JARDUERAK ANTOLATUKO DITUZTE APIRILEAN

Liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izango dira Udal Liburutegietan. Aktibitate guztiak doakoak dira. (Bilbo, 2022ko martxoaren 25a).- Bilboko Udal Liburutegiek kultur jardueraz ebteriko apirila proposatzen dute.  Apirilaren 2tik 29ra bitartean, Begoña, Deustu, Errekalde, San Adrian, Zabala, Zurbaranbarri, San Inazio, Otxarkoaga, Ibaialde, San Frantzisko eta Iralako liburutegiek haurrei eta gazteei eta helduei zuzendutako proposamenak hartuko… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA MARTXOAREN 28TIK (ASTELEHENA) APIRILAREN 3RA (IGANDEA)

(Bilbon, 2022ko martxoaren 25ean).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, martxoaren 28tik (astelehena) apirilaren 3ra (igandea), hitzordu hauek izango ditu: ARTE ESZENIKOAK –BILBOKO ZIRKUITUA BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.… […]

BILBAOPOESIAK WALT WHITMAN-I OMENALDIA EGIN DIO LORALDIAREKIN BATERA

Jaialdiak 23. edizioa itxiko du bihar, osteguna, hilak 24. (Bilbo, 2022ko martxoaren 24a).- BILBAOPOESIAk Loraldiarekin kolaboratu zuen beste behin ere, “Belar Hostoak: Walt Whitman” errezitaldia eskainiz. Hala, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak poeta, saiakeragile eta humanista iparramerikarrari omenaldia egin zion. Hitzordu honetan Amaia Lasak, Andoni Etxebestek, Antxon Sarasuak, Dani Venegasek, Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak parte… […]

IDA VITALE URUGUAIKO POETAK BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIKO ARETO NAGUSIA BETE DU BILBAOPOESÍA 23. EDIZIOAREN BARRUAN

BILBAOPOESÍA datorren ostegunean, hilak 24, amaituko da.   (Bilbon, 2022ko martxoaren 22an).- BILBAOPOESÍA jaialdian, Bilboko Udalak antolatuta, atzo arratsaldean Hispanoamerikako poesiaren ahotsik ezagunenetako bat izan zen Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko: Ida Vitale poeta uruguaitarra. Harekin batera, Juan José Lanz Literatura Garaikideko irakasle eta espezialista egon zen. Uruguaiko poetak ikusleekin partekatu zuen bere bizitza eta literatur… […]