Monthly Archives: abendua 2019

SOLOKOETXE, SAN ADRIAN ETA ABUSU AUZOEK KALEKO ANIMAZIOA JASOKO DUTE ABENDUAREN 20AN ETA 22AN HORTZMUGA TEATROA TALDEAREN ESKUTIK, KULTUR GABONAK EKIMENAREN BARRUAN

• Olentzero eta Mari Domingi, eta eurekin, bizikleta handien gainean, joango diren lau galtzagorri protagonista izango dituen kalejirak umeen gutunak jasoko ditu. “Kultur Gabonak” izen orokorrarekin auzoetan programatu diren jardueren barruan, Solokoetxeko, Abusuko eta San Adriango hainbat puntuk kaleko animazioa jasoko dute ostiralean, abenduaren 20an eta igandean, 22an, Hortzmuga Teatroa antzerki konpainia profesionalaren eskutik. Kaleak… […]

ERREKALDEKO BARRUTIAK ZIRKUAREN INGURUKO EGITARAUA JASOKO DU OSTIRAL HONETATIK AURRERA, KULTUR GABONAK PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

• Programazioa Raúlez artistak irekiko du, ikus-entzule guztiei zuzendutako “Concierto malabar” ikuskizunarekin, ostiralean, 18:00etatik aurrera, Errekaldeko Udaltegian, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Abendu honetan, “Kultur Gabonak” izenburu orokorrarekin auzoetan programatu diren jardueren barruan, 7. barrutia zirku garaikidearen erdigune bilakatuko da, ikuskizunak eskainiz Errekaldeko, Iralako eta Uretamendiko udaltegietan. Errekaldek emango dio hasiera programazioari ostiral honetan,… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, ANJEL LERTXUNDI ETA BERNARDO ATXAGA IDAZLEAK BILDUKO DITUEN LUXUZKO TOPAKETAREKIN EMANGO DIE AMAIERA AURTENGO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” JARDUNALDIEI, HILAREN 17AN

• “Idazle baten azkenengo eleberria” hitzordua euskaraz izango da eta Pili Kaltzada idazle eta kazetariak gidatuko du. 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan doako sarrerarekin. (Streaming bidez emango da: www.kulturguneatb.eus) Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” ekimenaren urteko azken hitzordua jasoko du datorren asteartean, hilaren 17an, eta gure literaturako bi erraldoi elkartuko… […]

BILBOKO UDALEKO “ARGAZKINETA” EKIMENAK, ZORROTZAKO AZKEN URTEETAKO HISTORIAKO 1.228 ARTXIBO JASO DITU, ARGAZKIEN ETA BESTELAKO DOKUMENTUEN ARTEAN

• Proiektua eta material garrantzitsuenak jende aurreko ekitaldian aurkeztuko dira asteartean, abenduaren 17an, 19:30ean, Mirarien Gure Amaren Elizan. • Bildutako eta digitalizatutako dokumentuak auzoaren azken urteetako historia hobeto ezagutzeko balioko dute, eta Bilboko udal artxibategietan geratuko dira. • “Argazkineta”, urriko bi astetan zehar auzotik ibili den furgoneta da, Zorrotzari buruzko XX. mende osoko oroigarri materialen… […]

ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAREN BARRUAN DAGOEN “ARGAZKINETA” EKIMENAK, ZORROTZAKO AZKEN URTEETAKO HISTORIAKO 1.228 ARTXIBO JASO DITU, ARGAZKIEN ETA BESTELAKO DOKUMENTUEN ARTEAN

• Proiektua eta material garrantzitsuenak jende aurreko ekitaldian aurkeztuko dira ASTEARTEAN, abenduaren 17an, 19:30ean, Mirarien Gure Amaren Elizan. Bildutako eta digitalizatutako dokumentuak auzoaren azken urteetako historia hobeto ezagutzeko balioko dute, eta Bilboko udal artxibategietan geratuko dira. • “Argazkineta”, urriko bi astetan zehar auzotik ibili den furgoneta da, Zorrotzari buruzko XX. mende osoko oroigarri materialen bilketa… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN JAVIER PEDREIRA “WICHO” DIBULGATZAILEAREKIN SOLASALDIA EGINGO DA ABENDUAREN 18AN, ZIENTZIAREN DIBULGAZIORAKO PROGRAMAREN BARRUAN.

• “1969: Ilargira iritsi eta Internet asmatu genuen urtea” izeneko topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. • Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jaso behar da liburutegian bertan BIHARTIK (hilak 13) aurrera. Streaming bitartez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, solasaldia jasoko du datorren asteazkenean, hilaren 18an, Javier… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, POETALIA ELKARTEAK ANTOLATUTAKO POESIA ETA MUSIKA IKUSKIZUNA JASOKO DU BIHAR, OSTEGUNEAN, ABENDUAREN 12AN

• Jesús Martínek zuzendutako Pentagrama ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du, leku guztiak bete arte. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, zenbait egileren eta abestiren letren atzean dauden istorioei eta kondairei buruzko poesia eta musika ikuskizuna jasoko du bihar, Poetalia elkartearen eskutik. Pentagrama… […]

AIXA DE LA CRUZ EGILE BILBOTARRA IZANGO DA BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ANTOLATZEN DUEN “XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” PROGRAMAKO GONBIDATUA

• Ekitaldia BIHAR, abenduaren 10ean, izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei eskainitako “XXI. mendeko Emakume Idazleak” programako beste topaketa bat jasoko du bihar, abenduaren 10ean, Aixa de la Cruz egile bilbotarrarekin. Ekitaldia arratsaldeko… […]

ZURBARANBARRIKO ETA CASTAÑOSEKO UDALTEGIEK IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTAKO ZORTZI KLOWN IKUSKIZUN JASOKO DITUZTE KULTUR GABONAK PROGRAMAREN BARRUAN

• Programazioa BIHAR irekiko da, 18:00etan, Castañoseko Udaltegian, Ameztu produkzioak taldearen “Rock – Eroak” emanaldiarekin. Bigarren edizio honetan, familia osoari eta helduei zuzendutako ikuskizunak uztartuko dira. Emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte. “Kultur Gabonak” izen generikoa duten eta auzoetan antolatuta dauden jardueren barruan, Castañoseko eta Uribarriko Udaltegiek, klownaren arteari eskainitako zikloaren… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, T. S. ELIOT POETAREN ETA BÉLA BARTÓK KONPOSATZAILEAREN ARTEKO POESIA-MUSIKA ELKARRIZKETA JASOKO DU ASTELEHENEAN, ABENDUAREN 9AN, ORPHENICA LYRA TALDEAREN ESKUTIK

• Carmen Bereciartuak eta José Luis Cuestak jarriko dizkiete ahotsa Elioten testuei, musikari hungariarraren zenbait pieza joko dituen Mikel Iturregik pianoan lagunduta. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, poesia-musika elkarrizketa jasoko du astelehenean, abenduaren 9an, 19:30etik aurrera, Orphenica Lyra taldearekin. Elkarrizketa, T. S. Eliot izenez ezaguna zen eta britainiar nazionalitatea hartu zuen Thomas Stearns Eliot… […]