Monthly Archives: urtarrila 2019

ALKATEAK “BILBAO KULTURA WOW” AGENDA AURKEZTU DU, ZEINAK HIRIAK 2019. HONETARAKO DAUKAN KULTUR ESKAINTZARIK GARRANTZITSUENA BILTZEN DUEN, UDALAK BERAK ETA ERAKUNDE PUBLIKO-PRIBATUEK DISEINATUTA

Kultur gida horretan jasotzen da era bateko eta besteko jaialdien eta jardueren gaineko informazioa, alegia, musikaren inguruan, literatura, zinema eta arte eszeniko, sormen eta adierazpen artistikoko tailer, folklore, erakusketa, ondarearen zabalkunde, liburutegi-zerbitzu eta abarren inguruan antolatutako jarduerena. Bilboko Udalak antolatu edo babestutako ekimen eta programez gain, beste erakunde publiko eta pribatu batzuek sustatutako jaialdi eta… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, ESTATU BATUETAKO “VERANO DEL 84” FILMA AURRE-ESTREINATUKO DU OSTEGUN HONETAN, URTARRILAREN 31N, BERE 25. EDIZIOKO JARDUERA BEREZIEN BARRUAN

Sundancetik edo Sitgesetik igaro den eta Anouk Whissellek, François Simardek eta Yoann eta Karl Whissellek (“Turbo Kid”) zuzendu duten beldurrezko filma Golem – Alhondiga zine aretoetan eskainiko da ostegunean, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da, egun berean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera txarteldegian jaso beharko den gonbidapenarekin –gehienez ere bi pertsona bakoitzeko.   Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zinemaldi… […]

UDALAK “DANTZA PLAZETAN” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT IREKIKO DU LARUNBAT HONETAN, BILBOKO HAINBAT BARRUTITAN ESKAINIKO DIREN BERROGEITA HAMAR ERROMERIA, DANTZA ERAKUSTALDI ETA KALEJIRA INGURUREKIN

Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, dagoeneko tradizionala den erromeria egingo da Alde Zaharreko Santiago Plazan.   Bilboko Udalak, hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza erakustaldien eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen ‘Dantza Plazetan’ programaren hamazazpigarren denboraldia jarriko du martxan asteburu honetan, dantzariek, ikus-entzuleak jaiarekin bat egitera gonbidatzen dituzten dantza tradizionalen alderdi parte-hartzailea berreskuratuz.… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, KULTURAREN ARLOKO AUTOKUDEAKETA EKONOMIKOARI ETA LEGEZKOARI BURUZKO BI IKASTARO JASOKO DITU OTSAILAREN 5EAN

Kultur proiektu baterako express kudeaketari eta kulturako autokudeaketa ekonomikoari buruzko ikastaroak Burtsako BilbaoEszena izango dira (Juan Gardeazabal kalea, 3), 10:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara, hurrenez hurren, eta Jemina Canok eskainiko ditu. Izen ematea otsailaren 1era arte egongo da zabalik, ATAEren, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren posta elektronikoaren bitartez: [email protected]   BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK FÉLIX J. PALMA CADIZKO IDAZLEAREN EL ABRAZO DEL MONSTRUO ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Elena Sierrak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Félix J. Palma idazlearen El abrazo del monstruo (Destino arg.), azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegun honetan, urtarrilaren… […]

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN-BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, ANTZERKIKO TESTUEN EMAKUME EGILE AMATEURREN LEHEN TOPAKETA ANTOLATU DU

Urtarrilaren 26an eta 27an izango da Bilborocken, 11:00etatik 14:00etara, 2010etik eskaintzen dituzten antzezlanetan emakumeek betetzen duten lekuari arreta berezia eskaintzen dion Teatro dell’Arte antzerki konpainia amateur independentearen lankidetzarekin. Amaia Vega Diez, Daniela Bartolomé, Miren Sanz Fika, Rosane Mateo, Josune Velez de Mendizabal eta Cristina Romea egileek, Javier Liñera eta Agurtzane Intxaurraga dramaturgoek eta konpainia batzuetako… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, 1975 ETA 2015 ARTEAN IDATZITAKO PABLO GONZALEZ DE LANGARIKAREN POEMEN LEHENENGO ANTOLOGIA DEN LLAMA AL VIENTO LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. José Fernández de la Sota antologiaren egilea, Juanjo Lanz idazlea, Javier Arnaiz poeta eta Chema de la Quintana editorea egongo dira bertan. Edu Portolések eta Alberto Luis Egia piano jotzaileak eskainitako poema errezitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “GAU MAGIKOA” MUSIKALEKO ESZENOGRAFIA ETA ARGIZTAPEN DISEINUARI BURUZKO TOPAKETA TEKNIKOA JASOKO DU URTARRILAREN 29AN

BilbaoEszenaren instalazioetan, 17:00etatik 21:00etara (Juan de Gardeazabal kalea, 3). Izena emateko epea irekita dago jadanik [email protected] helbide elektronikoaren bitartez   BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, osorik 3Dn sortu eta inguru bilgarria sortzeko diseinatu ziren pantailetan proiektatu zen Gontzal Mendibilen umeentzako “Gau Magikoa” musikalaren eszenografiaren eta argiztapenaren diseinuari buruzko topaketa teknikoa antolatu… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, BERE 150. URTEURRENA OSPATZEN DUEN TAULA PERIODIKOARI BURUZKO HITZALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, URTARRILAREN 16AN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Pascual Román Polo EHU/UPVko Zientzia Kimikoetako Doktorearekin egingo den topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea BIHARTIK aurrera. Streamingez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bidebarrieta Kulturguneak Elementu Kimikoen Taula Periodikoari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazken honetan, urtarrilaren 16an,… […]

BILBOKO UDALAK, GURE HIRIKO LITERATUR LEHIAKETA ZAHARRENA DEN GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXVI. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi egongo dira lehiaketaren modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz. Jatorrizko eta argitaratu gabeko kontakizunak aurkezteko azken eguna martxoaren 30a izango da. Lehiaketaren oinarri osoak www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa webguneetan daude jada.   Bilboko Udalak, gure Hirian denbora gehien daraman eta XXXV. edizio honetara partaidetza markak gaindituz eta euskaraz… […]