Patxi Lanceros Filosofiakodoktoreak Bidebarrietako liburutegian azaroaren 2an (astelehena), 9an, 16an eta 23an egingo diren hitzaldiak aurkeztuko ditu. “Pensar (en) el fin del mundo”, izenburupean, pentsamenduaren lau erreferentek beren ikuspegiak emango dituzte gai unibertsal eta konplexu bati buruzko gogoeta egitera gonbidatzeko. Hitzorduak Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:00etan. Bertara sartzeko, doako gonbitetako bat eskuratu behar da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean.… […]