Category Archives: Bilbao Kultura @eu

“MUSIKAUZO” PROGRAMAK BILBOKO BARRUTIAK MUSIKAZ BETEKO DITU LARUNBAT HONETATIK AURRERA ROCK, FOLK, BLUES, JAZZ EDO TANGO DOINUEKIN

Estilo askotako musikariek zuzeneko 12 kontzertu eskainiko dituzte hiriko zenbait txokotan, tokiko talentua publiko zabalari doan hurbiltzeko. Lehenengo kontzertua Ziztada&Rlantz reggae-dub taldearen eskutik izango da larunbatean, Atxuriko Enkarnazio Plazan, 20:00etatik aurrera.  MusikAuzoren edizio honetako kartelaren parte dira Mississippi Queen, La Tokokera, Starblues, Bilboko Udal Txistulari Banda & Aitor Furundarena, Deep Sea Monk, Peru Galbete, Leonardo… […]

BILBOKO UDALAK CASTAÑOS AUZOAN EGINGO DITU “BILBAO IZAN” ONDAREA ZABALTZEKO PROGRAMAKO BISITA GIDATUAK

Helduei zuzendutako bisitaldiak larunbat honetan hasi eta irailaren 30era arte egingo dira, asteartetik larunbatera; “Ezagutu familian” modalitateko bisitak, berriz, irailaren 18an eta 25ean izango dira.  “Ezagutu oinez” bisitetan parte hartzeko izen-emateak gaurtik aurrera egin ahal izango dira bilbokultura.eus webgunearen bidez.  Bilbao IZAN, Hiribilduaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua, auzo bilbotar honen sekretuak erakustsiko ditu, honako programa hauen… […]

BAD BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEKO JAIALDIAK XXIV. EDIZIOA OSPATUKO DU URRIAREN 13TIK 23RA

Hirudika diseinu-estudioak sortutako aurtengo irudiak emakume sortzaileen papera, dantza eta BADen esentzia nabarmentzen ditu,  proposamen ortodoxotik haratagoekin, ikusleei erronkak planteatuz. (Bilbo, 2022ko uztailaren 6a).- Bad, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, XXIV. edizioa ospatuko du urriaren 13tik 23ra. Horrela, aurten ere, hiriko hainbat gunek diziplina hauetako proposamen abangoardistenak hartuko dituzte Aurtengo Jaialdiaren… […]

BILBAOESZENA-K, BILBOKO UDALAREN BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “ARTISTAK EGOILIARRAK” PROGRAMAREN XIV. DEIALDIKO LAU PROIEKTU IRABAZLEAK AUKERATU DITU

Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu dira: “La fragilidad de mi pene”, Atic Heredia Debaren antzerki fisikoa; eta “365”, Denis Martinezen dantza. Biek 4.000 euroko zuzkidura izango dute, eta hasierako fasean dauden bi proiektu ere bai: “Ultra Violet”, Almudena Pérezen dantza, eta “Parábola”, Dácil Wijkströmen dantza, 2.000 euroz hornituak. Garapen-fasean dauden bi proiektuak BAD Jaialdiaren… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ELÍSABET BENAVENT-EN NOBELA BERRIAREN AURKEZPENA ETA RAYDEN-EN KONTZERTUA HARTUKO DITU OSTEGUN HONETAN, EKAINAK 30

Hitzordua 19:00etan hasiko da, eta egilearekin eta artistarekin batera, José Hernández autorea eta Héctor García gitarra-jolea ere izango dira. Sarrera doakoa da eta sarrera librea, leku-kopurua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean.  (Bilbon, 2022ko ekainaren28an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak oso hitzordu berezia proposatzen du ekainari agur esateko. EKAINAREN 30EAN (OSTEGUNA), Elísabet Benaventek bere azken eleberria aurkeztuko… […]

BILBOKO UDALAK BADITU XXXIV. BILBAINADA LEHIAKETAKO KONPOSIZIO IRABAZLEAK

Lehiaketaren helburua gaur egungo gaiak dituzten kanta herrikoi berrien sorkuntza bultzatzea da. Sari-banaketa berriro egingo da, pandemiaren ondoren, Aste Nagusiko ostiralean, Doña Casildaren Pergola eszenatokian, eta abenduaren 18an aurkeztuko da Arriaga Antzokian abesti irabazleen diskoa. (Bilbon, 2022ko ekainaren 24an).- Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Bilbainaden lehiaketa, Radio Nervion eta Telebilbaoren lankidetzarekin, eta 2022. urtean bere… […]

BILBOKO UDALAK “BILBAO IZAN” ONDAREA ZABALTZEKO PROGRAMAREN BISITA GIDATUAK EGINGO DITU ITURRALDEN

Bisitak uztailaren 5etik 30era egingo dira. “Ezagutu oinez” modalitate orokorrekoak asteartetik larunbatera izango dira; “Ezagutu familian” modalitatekoak, uztailaren 6an eta 7an. Bisita orokorretan parte hartzeko izen-emateak gaurtik aurrera (astelehena, hilak 27) egin daitezke, bilbaokultura.eus webgunearen bidez. BILBAO IZAN, Hiribilduaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua, auzo bilbotar honen sekretuak erakustsiko ditu, honako programa hauen bidez: “Ezagutu Oinez” eta… […]

BILBOKO KALEALDIA JAIALDIAREN EDIZIO BERRIAK, 12 EUSKAL KONPAINIA IZANGO DITU BERE PROGRAMAZIOAN, HAMAR BAT PROPOSAMENEKIN

Proposamen horien artean dantza, zirkua, clowna, kaleko antzerkia edo instalazio artistikoak daude. Jaialdiaren 23. edizioa ekainaren 27an, astelehena, hasiko da eta uztailaren 2ra arte luzatuko da.   (Bilbon, 2022ko ekainaren 24an).- BILBOKO KALEALDIA Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak Bilboko Udalak urtero sustatuta, astelehenean, hilak 27, hasiera emango dio edizio berriari, aurtengoa, inoiz baino programazio gehiagoarekin.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN, HILAREN 29AN, ASTEAZKENA, SEXU- ETA GENERO-ANIZTASUNA ZIENTZIA-ARLOAN ARDATZ IZANGO DUEN HITZORDU BAT OSPATUKO DA

Lau hitzaldi izango dira: Daniel Ruiz Gabarre, farmazialari eta neurozientifikoa; Gracia Trujillo Barbadillo, Soziologiako doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea eta aktibista transfeminista; Daniel García Abiétar, Bartzelonako Osasun Publikoko mediku egoiliarra eta UNEDeko Filosofia graduko ikaslea; eta Aitzol Garcia-Etxarri, Zientzia Fisikoetan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Ekitaldiak 15 minutuko lau hitzaldi ditu, eta bertan sexu- eta… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 27TIK (ASTELEHENA) UZTAILAREN 3RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko ekainaren 24a).- Bilboko Udalaren agenda kulturalak, datorren asterako, ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 3ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu: BILBOKO KALEALDIA BILBOKO KALEALDIA kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia hilaren 27an hasiko da, inoiz baino programazio gehiagorekin. Emanaldi berri hau, 23a, UZTAILAREN 2ra arte (larunbata) izango da, eta zirku-, dantza-, antzerki- eta clown-kalitate handiko… […]