- Lehiaketaren helburua gaur egungo gaiak dituzten kanta herrikoi berrien sorkuntza bultzatzea da.
- Sari-banaketa berriro egingo da, pandemiaren ondoren, Aste Nagusiko ostiralean, Doña Casildaren Pergola eszenatokian, eta abenduaren 18an aurkeztuko da Arriaga Antzokian abesti irabazleen diskoa.
(Bilbon, 2022ko ekainaren 24an).- Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Bilbainaden lehiaketa, Radio Nervion eta Telebilbaoren lankidetzarekin, eta 2022. urtean bere XXXIV. ediziora iritsi dena, dagoeneko irabazleak ditu.
Lehiaketaren atal berri honetan, guztira 19 konposizio aurkeztu dira, eta saridunak honako hauek izan dira: “BAKARRA MUNDUAN”, Aintzane Arzamendi Moreno eta Juan Carlos Arzamendi Fernándezena, euskarazko bilbainada onenaren kategorian; eta “ASPARBI BILBOTARRAK”, Iñaki González Bilbaorena, ASPARBI Parkinson Bizkaia Elkartearekin lankidetzan, gaztelaniazko bilbainada onenaren kategorian.
Bi kategoria horietarako saria 955 eurokoa da eta oroimenezko trofeoa.
Gainera, 420 euroko zortzi akzesiten pieza irabazleak honako hauek dira:
- “Egunon Bilbao”, konpositoreak: Jacinto Oñate Iseñ eta Agustín Ferrero Fernández.
- “Bilbao”, konpositorea: Roberto Gutiérrez de Rozas Cadiñanos.
- “Bilbao alma grande”, konpositoreak: Agustín Ferrero Fernández eta Eduardo Robles García.
- “¡Qué gran semana!”, konpositorea:Juan Carlos Guerrero Tudea.
- “Festak gozatzen”, konpositorea:José María Larrazabal.
- “Santo Tomás egunean”, konpositoreak:Mikel Aginagalde, Ekaitz Aranberri y Asier Kortabarria.
- “ZUBILBAO”, konpositorea: Juan Carlos Auzamendi Fernández.
- “Petiso”, konpositorea: Miguel Ángel Gómez Urtiaga.
Edizio honetan, ohorezko bi sari ere izango dira, Bilbainaden ibilbideagatik, laguntzagatik eta bultzadagatik.
Hala, horietako bat José María Larrrazabalentzat da, urteetan euskarazko bilbainadak konposatzen egindako lanagatik, eta, horrela, gure hizkuntza eta musika genero hori bultzatzen lagunduz.
Bestea Agurtzane Bilbaorentzat da, esatari gisa egindako lanagatik, bilbainadak sustatzeko Radio Nervioneko saioetatik
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia), Ana Madariaga (Bilbao Musikako zuzendaria), Amagoia Loroño (Akordeoi Orkestrako zuzendaria), Iñaki Uranga (musikaria) eta Enrique Campos (TeleBilbaoko zuzendaria).
Sari banaketa, pandemiaren ondoren, Aste Nagusiko ostiralean egingo da berriro, Casilda Iturrirzar Parkeko Pergola agertokian, eta 10 konposizio sarituak bilduko dituen diskoaren aurkezpena abenduaren 18an egingo da Arriaga Antzokian.
BILBAINADAK SAREAN
Era berean, Bilboko Udala, lehiaketa beterano honen abestiak zabaltzen laguntzeko asmoz, aurreko edizioetako gaiak Interneten jartzen hasi da, iazko abestietatik hasita.
Hala, BILBAINADAK lehiaketaren XXXIII. edizioko konposizioak doan entzun daitezke Youtube eta Bandcamp webgunetan.
BILBOREN HISTORIA
Bilbainaden lehiaketa, urteen poderioz, uriaren gaurkotasuna errepasatzen duten abestien bilduma bihurtu da. Bilbainadetan Bilboren historia kontatzen da, lan arkitektoniko, garraiobide, erakunde edo pertsonaia esanguratsuenak oinarri hartuta. Lehiaketa honen bidez, Udalak, Radio Nervión eta Telebilbao-ren laguntzarekin, musika-sorkuntza sustatu nahi du, jai-giroari eutsi eta herri-abestien tradizioa bultzatu, bilbainaden bitartez.
SARE SOZIALAK: