BAD BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEKO JAIALDIAK XXIV. EDIZIOA OSPATUKO DU URRIAREN 13TIK 23RA

  • Hirudika diseinu-estudioak sortutako aurtengo irudiak emakume sortzaileen papera, dantza eta BADen esentzia nabarmentzen ditu,  proposamen ortodoxotik haratagoekin, ikusleei erronkak planteatuz.

(Bilbo, 2022ko uztailaren 6a).- Bad, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, XXIV. edizioa ospatuko du urriaren 13tik 23ra. Horrela, aurten ere, hiriko hainbat gunek diziplina hauetako proposamen abangoardistenak hartuko dituzte

Aurtengo Jaialdiaren irudia sortzeko, Hirudika, Bilboko diseinu grafikoko agentzia, izan du lagun BADek, eta dantzari berezi bat planteatu du figura nagusi gisa. “Lehenik eta behin, garrantzitsua iruditzen zitzaigun emakumeak nabarmentzea, emakume sortzaileak. Gainera, funtsezkoa iruditzen zitzaigun arreta dantzan jartzea, batzuetan arte eszenikoen panoraman baztertuta geratzen den diziplina” adierazi dutenez.

Pertsonaia berezi bat da, bere proposamen artistikoa gorputz adar anitzekin eta mugimendu sentsazioa areagotzen duen kolore biko halo batekin gauzatzen duena. Horrela, aldi berean dantza joko eder eta harrigarri bat sortzen da, baina, batez ere, oso bisuala eta dantza klasikotik oso urrun dagoena.

Bere jarrera ezinezkoarekin eta sei kide dantzariekin sortzen duen originaltasun, berrikuntza eta harridura hori BADen funtsaren alegoria bat da, ortodoxotasunetik haratago doazen arte eszenikoen proposamenei, berritzaileak direnei eta ikusleei erronkak planteatzen dizkieten proposamenei lekua ematen dien jaialdia.

Jaialdiaren programazioa laster aurkeztuko da.

SARE SOZIALAK

badbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus

#BAD2022