BILBOKO KALEALDIA JAIALDIAREN EDIZIO BERRIAK, 12 EUSKAL KONPAINIA IZANGO DITU BERE PROGRAMAZIOAN, HAMAR BAT PROPOSAMENEKIN

  • Proposamen horien artean dantza, zirkua, clowna, kaleko antzerkia edo instalazio artistikoak daude.
  • Jaialdiaren 23. edizioa ekainaren 27an, astelehena, hasiko da eta uztailaren 2ra arte luzatuko da.

 

(Bilbon, 2022ko ekainaren 24an).- BILBOKO KALEALDIA Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak Bilboko Udalak urtero sustatuta, astelehenean, hilak 27, hasiera emango dio edizio berriari, aurtengoa, inoiz baino programazio gehiagoarekin. Emanaldi berri hau, 23garrena, uztailaren 2ko larunbatera arte luzatuko da eta zirkua, dantza, antzerkia eta clowna kalitate handiko 33 ikuskizun ekarriko ditu hirira.

 

Programazio aberats eta askotariko honen zati handi bat hurbileko kultur eragileengandik iritsiko da. Kultura-estrategiaren parte gisa, Bilboko Udalak bere programazioaren ateak ireki dizkie berriro EUSKAL KONPAINIEI, eta horiek hiriko agertoki desberdinak erabili ahal izango dituzte erakusleiho gisa, beren lana ezagutzera hurbiltzen diren guztiekin partekatzeko.

 

Horrela, ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean, Dantzaz; Ertza; Hika Teatroa & Oinkari Dantza Taldea; Hortzmuga Teatroa & Deabru Beltzak; La Trapecionista Cía.; Mystérieuses Coiffures; Panpotx Kultur Elkartea; Bilboko Udal Banda; Trakamatraka; eta Zirkozaurre konpanien proposamenez gozatu ahal izango da.

 

Konpainia hauen eskutik, dantza, kale antzerkia, musika, clowna edo instalazio artistikoen ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute Bilboko Kalealdiko leku ezberdinetara hurbiltzen direnek.

 

EUSKAL KONPAINIAK ETA IKUSKIZUNAK

 

(Ordena alfabetikoa)

 

 

  • DANTZAZ konpainiak “Basoa” aurkeztuko du – Dantza (35 min).

10 urtetik aurrera.

Uztailak 2, larunbata 18:00 eta 20:30ean. Arriaga Antzokiaren alboan

Basoa. Estalkia. Gordelekua. Magiaz betetako lekua edota beldurgarria. Historiako momentu tragiko jakin bat ezkutatu eta ahaztu nahi zuen basoak. Errefuxiatuen kanpalekua, kontzentrazio esparrua… Gurs, milaka pertsona metatu eta hil ziren barrendegia. Historikoki eta geografi koki hurbil dugun kokalekua. Gurs, hausnarketa eragiten duen abiapuntua. Gurs, iraganaren eta orainaldiaren zubia. Josu Mujika koreografoa eta Iñaki Salvador konposatzailea elkarrekin aritu dira pieza hunkigarri hau sortzeko, errefuxiatuen drama kontatzeko, eta haien harremana artea, kultura eta sorkuntzarekin. Xabier Sukia idazlearen hitzek laguntzen dute sorkuntza, eta edertasunez janzten dute koreografia osoa.

 

 

  • ERTZA konpainiak “Otempodiz” aurkeztuko du – Dantza (25 min).

Guztientzat.

Ekainaren 27an (astelehena) eta 28an (asteartea) eta. 12:00etan eta 18:30ean. Doña Casilda parkea, Ahateen urmaelaren inguruan

 

Esan ohi da mendebaldean denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifIkatu, antolatu egiten dela. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten da; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Otempodiz (Eltiempodice) bi norabideko truke eta sorkuntza artistikoko proiektu baten emaitza da, Mozambikeren eta Euskadiren artean egituratzen dena. Proiektu horrek lan-aukera bat eta dantzaren nazioarteko zirkuituetan beren kabuz moldatzeko oinarrizko tresnak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzarir

 

  • HIKA TEATROA & OINKARI DANTZA TALDEAK konpainiek “Gazte” aurkeztuko duTE – DanTza (60 min).

5 urtetik aurrera.

Uztailaren 1ean, ostirala, 19:00etan. Plaza Berria.

 

Hitzontziak dira. Oilotegiko oiloen antzera nekez isiltzekoak. Beti indarrez gainezka. Dantza egitea dute gustuko. Baina ez dantza bakarrik, eh! Dantzaz gain, musika entzun, musika egin, kirola praktikatu, ikasi… Natur zaleak ere badira, bidaizaleak, parrandero amorratuak, sexuan ekintzaileak. Gazteak dira, ez dira konforma errazak eta ez daude gauza askorekin konforme. Gizarte honek ezarritako rolekin, etiketekin, aurriritziekin, askatasun murrizketekin, hizkuntza sistemarekin, mozal legeekin, inongo mugek

  • HORTZMUGA TEATROA & DEABRU BELTZAK konpainiek “SENTA. Noraezean” aurkeztuko dute. Kaleko antzerkia (50 min).

Guztientzat.

Ekainaren 29an, asteazkena, 22:00etan. Plaza Biribila – Arriaga plaza; ekainak 30, osteguna, 21:00etan. Villarías/Buenos Aires bidegurutzea/ Gas Plaza

 

SENTA, mamu ontziaren buru eta gidari, iparra galduta dabil. Ez daki non dagoen, ezta norantz nabigatzen duen ere; amorru bizian marru eginez noraezean dabil. Egun batean, tripulazioaren agintea hartzea erabakiko du, munduari indarrez kantatzeko. Oraingoan, berak erabakiko baitu noragabean ibiltzea; noraezean baina duintasunez. Izan ere, batzuetan ez dago kairik porturatzeko, ezta orekaz tinko mantenduko gaituen lur sendorik zapaltzeko ere. Baina bizitza maitatu eta ospatu behar dugu eta, suzko kantuz, gure atsekabea abestu. Ikuskizun ibiltaria, musikala eta antzerkiratua. Gaubelak gozatzeko kaleko opera miresgarria

 

  • LA TRAPECIONISTA CÍA konpainiak “Artxipielago” aurkeztuko du– Zirkua / Dantza (40 min).

6 urtetik aurrera.
Ekainak 29, asteazkena, 18:00etan. Casilda Iturrizar parkea – Pergola

 

“Artxipielagoa” funtsezkoenera itzultzeko beharretik sortu da. Funtsezkoa zer den jakiteko beharretik. Zer geratzen zaigu bizi izan dugun horretatik? Zerk balio du eta zerk ez? Zer utzi behar dugu albora gure bidaiarekin jarraitu ahal izateko? Zeintzuk dira irauten duten oroitzapenak? Edo astunak egiten zaizkigunak? Zerk zailtzen digu ibiltzen jarraitzea? Eta zerk errazten digu joan nahi dugun lekura eta joan nahi dugun moduan joatea? Aldatuz doan paisaian pertsonaia nagusia galderak horiek markatutako ibilbide fisiko, emozionala eta espaziala biziko du. Artxipielago trapezio finkoko hiru ekitaldik osatzen dute, non haria mugimendua izango den, dantza.

 

  • MYSTÉRIEUSES COIFFURES konpainiak “Un jardín salido de un cuento misterioso” aurkeztuko du – Instalazioa (arratsalde osoan).

Guztientzat.

Ekainak 27, 28 eta 29, 17:00etatik aurrera. Casilda Iturriza Parkean. Ahateen Urmaelaren inguruak

 

ore-bitxikerietan esperientzia duen ikertzaile bik erabaki dute Casilda Iturrizar parkea ikerketa-laborategi bihurtzea Bilboko Kalealdia Jaialdiaren barruan, kolore guztietako lore bakarrak eta onirikoak sortzeko. 2021ean apustu bat egin zuten, 1.001 loreen lorategia sortzea, 2024ra arte! Aurten, lore berriak zoro antzean dabilkien irudimenetik aterako dira. Loreak kuxinak bailiran, zurtoin luzeko loreak, erroen antzera aulkietan edo eskaileretan kiribiltzen direnak… 2021ean Parkerako sortu zituzten eta izen arraroak zituzten loreei gehituko zaizkie.

 

  • PANPOTX KULTUR ELKARTEAkonpainiak “Kafe bat Casildarekin” aurkeztuko du – Kaleko teatroa (4 ordu).

Guztientzat.

Ekainak 27, 28 eta 29. Arratsalde osoan. Casilda Iturrizar Parkean

 

Casilda, Bilbon eragin handiko emakumea eta bere garaiko aberatsena izatera iritsi zen. Ricardo, Bilboko Udaleko arkitektoen burua eta, esaten zuenez, modako arkitektoa. Casildak idatzita eta ordainduta utzi zuen bere lurretan aisialdirako parke handi bat eraikitzeko. Ricardori eman zitzaion hura eraikitzeko eginkizuna. Parkea eraiki zen, baina Casildak ezin izan zuen ikusi, ezta gozatu ere. Casilda Iturrizar eta Ricardo Bastida, 100 urte geroago, eta Bilboko Kalealdia Jaialdiaren magiari esker, bere izena daraman parkean kafea hartzeko geratu ahal izan dira, bere garaian elkarri kontatu ezin izan zioten guztia kontatu ahal izateko. Casilda Iturrizar eta Ricardo Bastida pozik egongo dira kafe hau zuekin partekatu ahal izango dutelako. Bertatik bertara ezagutuko dugu bien historia zirraragarria, baita Bilboko Casilda Iturrizar parkeko sekreturik onenak ere.

 

  • PISTACATRO (Galizia) + BILBOKO UDAL BANDA konpainiek “Orquesta de malabares” aurkeztuko dute – Zirkua / Clown / Musika (75 min).

Guztientzat

Ekainak 28, asteartea. 22 00etan. Arriaga plaza

“Pistacatro” konpainiak bere ikuskizun berria aurkeztu du, “Orquesta de Malabares”, Estatuko alor eszenikoko proiekturik originalenetako eta iradokitzaileenetako bat. Bi mundu -zirkua eta musika- agertoki berean elkartzen dira, batetik bisitatzen duten lekuko udal-bandako hogeita hamar musikari inguru eta bestetik 6 malabarista. Sei malabarista eta banda bat, kasu honetan Bilboko Udala, eszenaratzen dituen ikuskizuna da Orquesta de malabares. Musikaren eta zirkuaren arteko harremana. Azken batean, urre-koloreko instrumentuen, danbor handien, plateren, alkandora zurien, uniformeen eta obra klasiko bikainen ikuskizun bat da, baina baita praka motzen, elastikoen, eguzkitako betaurrekoen, funkaren, bluesaren, poparen eta punkaren ikuskizuna ere.

 

 

  • TRAKAMATRAKA konpainiak “Matraka Culinary Center” aurkeztuko du – Musika (50 min).

4 urtetik aurrera.

Ekainaren 28an, asteartea, 17:30ean; ekainaren 29an, asteazkena, 12:00etan. Doña Casilda parkea. Ahateen urmaelaren inguruak

Ongi etorri Matraka Culinary Centerrera. Sukalde xelebre honetan edozer gerta daiteke, edo soinua atera. Matraka chefak, auzoko rock star eta sukaldari handiena, bere bi pasioak uztartuta aurkeztuko dizkio publikoari: musika eta sukaldaritza. Menu/kontzertu formatuan, haren plater musikal onenekin gozatuko dute entzuleek. Sambatik rapera, punketik Indiako giro-soinuetara… Lapikoak, paella-ontziak, azenarioak, makarroiak, kuiatxoak, erratzak eta sukaldeko koilarak izango dira bere banda bitxiaren tresnetako batzuk.

 

  • ZIRKOZAURRE konpainiak “Kobr3” aurkeztuko du- Zirkua (50 min).

Guztientzat.

Ekainaren 30ean, osteguna, 18:00etan eta 20:30ean. Plaza Berria

Kobr3 lana kobrearen inguruan doa eta kobrearen inguruan joanarazten ditu ikusleak. Hiru artistek konbinatzen dituzte malabarrak, objektuen manipulazioa, Cyr gurpila, contact bola eta mugimendu pausatuak. Estetikoa, plastikoa. Konplizitatea, harmonia. Zirku garaikidea koreografia zainduekin. Su eztian egosi eta azkartasun goxoz dastatzen da.

 

BILBOKO KALEALDIA 2022

Jaialdiaren 23. edizioa datorren astelehenean, hilak 27, hasiko da eta hainbat plan erakargarri eta interesgarri eskainiko ditu uztailaren 2ra arte. Bilboko Kalealdiaren programazioa bereziki diseinatuta dago publiko guztiak gozatu ahal izan dezan.

 

 

Bilboko KALEALDIA taldearen ikuskizun guztiak doakoak badira ere, aurten Casilda Iturrizar parkeko ahateen urmaelaren ondoan egongo den karpa itzuliko da ekainaren 27tik 29ra, 19: 00etan hasita. Han, Nicole & Martin suitzar konpainiak “Vasilisa” lana eskainiko du. Nicole & Martin bere publikoaren bila doaz, eta karparen azpian, laguntzeko gonbita egin diote. Konpainia hau karabanetan bizi da, eta urtean zortzi hilabetez Europa osoan hara eta hona bidaiatzen da kupula baten itxura duen antzoki batekin.

Sarrerak 3 euroan salduko dira, eta bildutako guztia Ukraina-Euskadi elkarte soziokultural eta lankidetzako garapenerakoari emango zaio; BILBOKO KALEALDIAREN weborrian daude salgai.

  • Jaialdiaren inguruko informazio osoa dakarren dosierra eta prentsarako beste baliabide batzuk jaisteko, hemen:

 

SARE SOZIALAK     

 

 

www.bilbaokultura.eus

bilbokokalealdia.eus