BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 27TIK (ASTELEHENA) UZTAILAREN 3RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko ekainaren 24a).- Bilboko Udalaren agenda kulturalak, datorren asterako, ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 3ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu:

BILBOKO KALEALDIA

BILBOKO KALEALDIA kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia hilaren 27an hasiko da, inoiz baino programazio gehiagorekin. Emanaldi berri hau, 23a, UZTAILAREN 2ra arte (larunbata) izango da, eta zirku-, dantza-, antzerki- eta clown-kalitate handiko 33 ikuskizun ekarriko ditu Bilbora. Sei egunetan ikusi ahal izango dira, programazioz beteta. Familia osoak kaleko arteez gozatzeko diseinatuta dago jaialdi hau.

EUSKAL FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN

DANTZA PLAZETAN programarekin, Bilboko plaza eta kaleek tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklorea sustatzea eta balioestea da, erromeriak, dantza alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak ospatuz.

  • Ekainak 30, 18:00etan Deustuko Erriberan, erraldoien kalejira Ondalan Erraldoien Konpartsarekin.

  • Uztailak 1, 19:00etan. Deustuko Erriberan, dantza-alardea Bihotz Alairekin.

  • Uztailak 3, 19:00etan, Arriaga plazan, dantzak Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin

LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Ekainak 29, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian

Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko Udalekoak, bere “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren beste hitzordu bat hartuko du, eta zientziaren esparruko sexu- eta genero-aniztasunean jarriko du arreta. “Orgullo en ciencia” izenburupean, ekitaldiak 15 minutuko lau hitzaldi labur izango ditu. Horietan, besteak beste, soziologiaren, medikuntzaren eta neurozientzien ikuspuntutik sexu- eta genero-aniztasunarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus