BILBAOPOESÍA SAIOAK PUBLIKO MAILA HANDIAREKIN ITXIKO DU 23. EDIZIOA

  • Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak eserleku guztiak bete ditu Christina Rosenvingeren kontzertuarekin, Ida Vitaleren emanaldiarekin eta “Te quiero, Benedetti. La patria y el exilio” Alberto San Juan aktorearen Benedettiren omenaldiarekin.
  • Arrakasta handia izan zuen, halaber, Sabina de la Cruzi, Blas de Oteroren alargunari, eskainitako hitzorduak, eta gaur egungo poesiako ahots gazteenak protagonista izan zituen errezitaldiak: Paula Antía Rey, Oihana Arana, Carlos Catena Cózar eta  Mario Obrerorekin.
  • BILBAOPOESIAK Bidebarrietako Liburutegiari agur esan zion martxoaren 24an.

(Bilbon, 2022ko martxoaren 29an).- BILBAOPOESÍAK, Bilboko Udalak antolatua, joan den ostegunean, martxoaren 24an, 23. edizio arrakastatsuari esan zion agur. Mila lagunek baino gehiagok gozatu dute jaialdiaren  Bideberrietako Liburutegiko Areto Nagusian bederatzi egunetan zehar ospatutako hitzorduez.

BILBAOPOESÍAk, normaltasuna berreskuratu duen eta nazioarteko irudiei ongietorria berriro eman dien edizio honetan, Areto Nagusiaren eserleku guztiak bete zituen Christina Rosenvingeren kontzertuarekin (martxoak 19), Ida Vitaleren emanaldiarekin (martxoak 21) eta “Te quiero, Benedetti. La patria y el exilio” Alberto San Juan aktorearen Benedettiren omenaldiarekin (martxoak 22)

Aipatzekoa da, halaber, Sabina de la Cruzi, Blas de Oteroren alargunari, eskainitako hitzorduaren arrakasta, Bilboko poeta ospetsuari eskainitako egunean (martxoaren 15ean), eta gaur egungo poesiako ahots gazteenak protagonista zituen emanaldia: Paula Antía Rey, Oihana Arana, Carlos Catena Cózar eta  Mario Obrero Obrero (martxoaren 24an).

Paco Ibáñez, Fanny Rubio, Luis Alberto De Cuenca, Julio Martínez Mesanza, Aurora Luque, Miren Agur Meabe, Antonio Praena, Vicente Gallego, Raquel Lanseros eta Carlos Marzalek Bidebarrietako ikusleekin berriro topo egin duten beste autore batzuk dira, eta, Begoña Morán, jaialdiaren zuzendaria eta Bidebarrieta Kulturguneko programazioaren arduradunak adierazi duen bezala: “elkarrekin, poesiari balioa eman diote, jendearekin gozarazi dute eta Bidebarrieta Kulturguneak astero betetzen duen espiritua piztu dute, Liburutegiak jasotzen dituen kultura-proposamenekiko konpromisotik eta fideltasunetik abiatuta”. 

BILBAOPOESÍAK prosa eta bertsoz beteko du berriro Bilbo 2023ko hurrengo edizioan.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus