BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOAREN SAIO BERRI BAT HARTUKO DU APIRILAREN 5EAN, BERTSOLARITZAREN ETA LITERATURAREN ARTEKO HARREMANARI BEGIRA

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta bertan, Jon Maia eta, Onintza Enbeita bertsolariek hartuko dute parte ETB1eko Artefaktua programaren aurkezlearekin, Yolanda Mendiola, moderatzaile gisa.

(Bilbon, 2022ko martxoaren 30ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” zikloaren hitzordu berri bat ospatuko du APIRILAREN 5ean. ASTEARTEA. Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta Jon Maia eta Onintza Enbeita bertsolariek hartuko dute parte. Bertan ETB1eko Artefaktua programaren aurkezlea Yolanda Mendiola ere izango da, moderatzaile gisa.

Gai hauek jorratuko dira, besteak beste: bertsolaritzak euskal literaturan duen eragina; literaturak bertsoak sortzeko balio duen; eta irakurleek edo entzuleek sormen-lana baldintzatzen duten.

Jon Maiak kolaboratzaile gisa lan egin du egunkarietan eta gainerako argitalpenetan, idazle-lanak egin ditu eta hainbat musika-taldetarako abesti-letrak idatzi ditu. Karidadeko Benta taldearen sortzailea eta kantaria izan zen. Bereziki bertsolaritzan aritzen da, baina beste arte-jarduera batzuekin ere esperimentatzen du. 

Onintza Enbeitak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2018an. Kazetari lanbidez, telebistan eta Euskaldunon Egunkarian lan egin du. Orain kolunnista da Berrian.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu. 

  • Sarrera doakoa da leku guztiak bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 
  • Maskararen erabilera nahitaezkoa izaten jarraituko du barruko ekimen guztietan.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus