BILBAOPOESIAK WALT WHITMAN-I OMENALDIA EGIN DIO LORALDIAREKIN BATERA

  • Jaialdiak 23. edizioa itxiko du bihar, osteguna, hilak 24.

(Bilbo, 2022ko martxoaren 24a).- BILBAOPOESIAk Loraldiarekin kolaboratu zuen beste behin ere, “Belar Hostoak: Walt Whitman” errezitaldia eskainiz. Hala, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak poeta, saiakeragile eta humanista iparramerikarrari omenaldia egin zion.

Hitzordu honetan Amaia Lasak, Andoni Etxebestek, Antxon Sarasuak, Dani Venegasek, Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak parte hartu zuten, eta proposamen hau martxan jartzeko ideia honela sortu zela kontatu zuten: Amaia Lasak  gaztetan deskubritu eta miretsi zuen Walt Whitman. Urbil Artolak bere aitaren “Belar Hostoak” diskoaren bidez ezagutu zuen poeta iparramerikarra, eta biek bat egin zuten ikuskizun poetiko hau sortzeko. Musikaren eta poesiaren bidegurutzean kokatua, sorkuntza berri hau Txomin Artolaren Belar Hostoak diskotik abiatzen da, 1978an argitaratu zena. Sorkuntzaren bidean, Urbil Artolak  osatu zuen banda hau.

BILBAOPOESIAk bere 23. edizioa itxiko du gaur arratsaldean.

  • Jaialdiaren txostena eta eskuragarri dauden materialak esteka honetan kontsulta daiteke.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus