- Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian Paula Antía Rey, Oihana Arana, Rosa Berbel, Carlos Catena Cozar eta Mario Obrero bildu ziren.
(Bilbon,2022ko martxoaren 25ean).- BILBAOPOESIAK, Bilboko Udalak antolatuta, 23. edizioari amaiera eman zion atzo “Los nuevos novísimos” izeneko errezitaldi batekin. Horretarako, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak Paula Antía Rey, Oihana Arana, Rosa Berbel, Carlos Catena Cózar eta Mario Obrero bildu zituen.
Beraiek dira egungo literaturako ahotsik gazteenak, azken promozioetako poetak, Interneteko korronteetatik kanpo mantentzearen aldeko apustua egin dutenak eta beren bertsoak errezitatu zituztenak, errealitateari tradizioari bezain lotuta, BILBAOPOESIAn.
Paula Antía Rey (Iria Flavia, 1997). Bere testu batzuk “Dorna” eta “Grial” aldizkarietan agertu dira, eta baita “No seu despregar”, “Poesía galega novísima” eta “De pedra e azulexo” antologietan ere. “Impostura” bere azken lana Francisco de Añón XXV. Lehiaketan saritua izan da eta laster argitaratuko da.
Oihana Arana (Eskoriatza, 2001). Oso goiz interesatu zen nerabeentzako ipuinekin (15 -16 urte) eta poesiarekin. Bere literatur lanen artea, besteak beste, “Portuak” eleberria eta “Lazunak Azkazaletan” poema liburua nabarmentzen dira.
Rosa Berbel (Estepa, Sevilla, 1997). “Las niñas siempre dicen la verdad” bere lehen liburuak Antonio Carvajal Gazte Poesiako XXI. Saria jaso zuen eta, ondoren, Opera Prima onenaren Andaluziako Kritika Saria eta RNEko Poesiako Ojo Crítico Saria jaso zituen. “Brillantes y caóticas” lanarekin Kordobako Unibertsitateak antolatutako Ucopoética IV. Lehiaketaren irabazlea izan zen. Poesia gazteari buruzko hainbat antologiatan agertu da, hala nola, “La pirotecnia peligrosa” edo “11 poetas sevillanos para el siglo XXI”.
Carlos Catena Cózar (Jaén, 1995). Argitaratutako bere lehen liburuak, “Los días hábiles”, Poesiako Hiperión Saria jaso zuen 2019an. Bere lanak hainbat antologiatan agertu dira, besteak beste, “Donde veas”, “Algo se ha movido” eta “Cuando dejó de llover”, baita “Casapaís”, “Zenda” edo “Tenían veinte años y estaban locos” blog eta aldizkarietan.
Mario Obrero (Madrid, 2003) zazpi urterekin hasi zen idazten. “Carpintería de armónicos”, “Ese ruido ya pájaro”, “Peachtree City” (Gazte Sorkuntzaren XXXIII Loewe Saria) eta “Cerezas sobre la muerte” liburuak argitaratu ditu. RNEko “Gente despierta” programan kolaboratzailea da, “Un poeta en París” poesia atalarekin.
SARE SOZIALAK