(Bilbon, 2022ko martxoaren 25ean).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, martxoaren 28tik (astelehena) apirilaren 3ra (igandea), hitzordu hauek izango ditu:
ARTE ESZENIKOAK
BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.
- Martxoak 31 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegia.
Las Paralelas – Miss Spein
Oso zaila da miss izatea gaur egun. Miren Argi beheak eta goiak irenstera dator, edozertarako balio duen neska da. Miss Euskadi eta Miss Espainia irabazi ondoren, Miss World izateko prestatzen ari da. Bere armak, bere gaitasunak, bere talentua erakutsiko dizkigu. Denetarik daki, edo hala uste du; ez du ahoan bizarrik, eta su eta gar defendatzen du zein garrantzitsua den feminismoa ulertzea, baina pasatu gabe.
UDAL LIBURUTEGIAK
Bilboko Udal Liburutegiek hainbat kultur jarduera proposatzen dituzte adin tarte desberdinetarako. Horien artean daude ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak edo liburu-aurkezpenak.
- Apirilak 2, 12:00etan. Begoñako Liburutegia.
Bullying-a, Hori Mina! Maite Frankorekin.
- Apirilak 2, 12:00etan. Deustuko Liburutegia.
“Los consejos de mi abuelo” liburuaren aurkezpena, Andrea Domínguez Sagastuyrena.
Liburu honek erakutsiko digu zenbat behar duten batzuek besteei familiako zaharrenak eta txikienek. Liburu honetan, biloba batek bere alderdi emozionalena erakutsiko dio munduari, aitonagatik.
LITERATURA
– BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:
- Martxoak 29, 19:00etan: Bidebarrieta Kulturgunean Javier Cercas izango da “El Castillo de Barbazul” liburua aukeztezko. Berarekin Idoia Jauregi izango da.
- Apirilak 1, 19:00etan: “Los males de la ciencia” liburuaren aurkezpena Juan Ignacio Pérez eta Joaquín Sevillarekin
MUSIKA
BILBOKO GANBERAKO ABESBATZA ETA ORKESTRAREN KONTZERTUA
- Apirilak 1 19:00etan. Atxuriko Enkarnazio Eliza.
Bilboko Ganberako Abesbatza eta Orkestrak doako kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 1. Bertan S. Barber Adagioa hari – instrumentoentzako; Mozarten Ave Verum; eta G.Fauréren Cantique de Jean Racine eta Requiem-a entzungo dira.
AISIALDIA
-BIDAIARIEN TXOKOA – RINCÓN DE LA GENTE VIAJERA
“Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera” hainbat bidaiariren esperientziak jendeari hurbiltzea du helburu, bidaiei eta abenturei buruzko ikuspegi hurbil eta desberdina emanez, ikus-entzunezko hitzaldi eta proiekzioekin.
- Aste osoan. Santutxuko Udaltegian.
“Santutxu mirando al mundo”, Cristina Maruri.
Bilbotar argazkilari-idazlearen erretratu-bilduma, adin, arraza eta kultura guztietako pertsonen aurpegiak erakusten dituena, diren pigmeoak, etiopiarrak, nepaldarrak…). Gehienak, haien artean, oso bizimodu gogorra eta are krudela ere izandako gizakiak. Asmoa da “adieraztea gizaki guztiok garela oso antzekoak eta bereizten gaituen gauza bakarra aukerak direla.”
–TXITXARRILO
“Txitxarrilloak”, ordu erdiko atsedenaldiarekin, tokiko dantza-orkestra entzutetsuenak izango dira.
- Apirilak 3: La Casillako Kioskoren Plazan, 18:00etatik 21:00etara. Orquesta Pérgola.
SEGURTASUN NEURRIAK
- Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da barrualdean antolatzen diren ekitaldi guztietan.
SARE SOZIALAK: