BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN SAIO BERRI BAT HARTUKO DU ASTELEHENEAN, HILAK 4, UKRAINAKO GERRA ETA HONEN ERAGINA FRANTZIAKO HAUTESKUNDE PRESIDENTZIALETAN ZENTRATUTA

  • Hitzordu honetan parte hartuko du, Dani Álvarez eta Mikel Reparazekin batera, Sami Naïr filosofo, politologo eta soziologoak.
  • Topaketa 19: 00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbon, 2022ko martxoaren 31n).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak APIRILAREN 4AN, ASTELEHENEAN, hartuko du “Gaurkotasunarekiko Topaketak” Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloaren beste hitzordu bat. 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. 

Oraingo honetan, Ukrainako gerrak Frantziako Presidentetza Hauteskundeei eta Emmanuel Macroni, Frantziako egungo presidenteari eta hurrengo hauteskundeetan hautagai izango denari, nola eragingo dien eztabaidatuko dute.

Horretarako, Bidebarrieta Kultugunean izango da Sami Naïr, politologoa, geopolitikan eta migrazioetan aditua eta hainbat libururen egilea; besteak beste, “La inmigración explicada a mi hija” (2000), “El imperio frente a la diversidad”, “Europa mestiza” edo “Acompañando a Simone de Beauvoir: Mujeres, hombres, igualdad”.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu. 

  • Sarrera doakoa da leku guztiak bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 
  • Maskararen erabilera nahitaezkoa izaten jarraituko du barruko ekimen guztietan.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus