IDA VITALE URUGUAIKO POETAK BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIKO ARETO NAGUSIA BETE DU BILBAOPOESÍA 23. EDIZIOAREN BARRUAN

  • BILBAOPOESÍA datorren ostegunean, hilak 24, amaituko da.  

(Bilbon, 2022ko martxoaren 22an).- BILBAOPOESÍA jaialdian, Bilboko Udalak antolatuta, atzo arratsaldean Hispanoamerikako poesiaren ahotsik ezagunenetako bat izan zen Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko: Ida Vitale poeta uruguaitarra. Harekin batera, Juan José Lanz Literatura Garaikideko irakasle eta espezialista egon zen.

Uruguaiko poetak ikusleekin partekatu zuen bere bizitza eta literatur ibilbidearen zeharkaldia, eta bere poema enblematikoenen irakurketa delikatua ere egin zuen eserleku guztiak beteta zituen Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusi batean. 

Ida Vitale, 45eko belaunaldiko poeta uruguaitarra eta poesia esentzialistaren ordezkaria, mundu hispanoamerikarreko ahots poetiko garrantzitsuenetako bat da.Abangoardia historiko amerikarraren tradizioan txertatua, bere poesiak hizkuntzaren alkimia aztertzen du. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Octavio Paz Saria (2009), Alfonso Reyes Saria (2014), Reina Sofia Saria (2015), Federico García Lorca Nazioarteko Poesia Saria (2016), Max Jacob Saria (2017) eta Cervantes Saria (2018), “Bere hizkera, gaztelaniaz gehien ezagutzen denetako bat” baloratzen zuena.

Juan José Lanz Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Espainiako Literaturako irakasle titularra eta Literatura Garaikidean aditua da. Lanz literaturari buruzko monografia ugariren egilea da, hala nola, “La luz inextinguible. Ensayos sobre Literatura vasca actual” (1993) edo “Introducción al estudio de la generación poética española de 1968” (2000). Juan Ramón Jiménez, Miguel Mihura, Diego Jesús Jiménez eta Luis Alberto de Cuencaren lanen argitalpenak prestatu ditu

BILBAOPOESÍA datorren ostegunera arte, martxoaren 24ra arte luzatuko da.

  • Jaialdiaren txostena eta eskuragarri dauden materialak esteka honetan kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus