BILBOKO UDAL LIBURUTEGIAK PUBLIKO GUZTIENTZAKO KULTUR JARDUERAK ANTOLATUKO DITUZTE APIRILEAN

  • Liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izango dira Udal Liburutegietan.
  • Aktibitate guztiak doakoak dira.

(Bilbo, 2022ko martxoaren 25a).- Bilboko Udal Liburutegiek kultur jardueraz ebteriko apirila proposatzen dute.  Apirilaren 2tik 29ra bitartean, Begoña, Deustu, Errekalde, San Adrian, Zabala, Zurbaranbarri, San Inazio, Otxarkoaga, Ibaialde, San Frantzisko eta Iralako liburutegiek haurrei eta gazteei eta helduei zuzendutako proposamenak hartuko dituzte.

Horrela, udaberria hastearekin batera, Uriko Udal Liburutegiek hitzaldia, ipuin kontaketak, tailerrak (normalean ematen diren tailerretan izena ematen dutenei zuzenduak), literatur aurkezpenak, hitzaldiak eta solasaldiak eskainiko dizkiete Bilboko auzoetako biztanleei. Gazteentzako eta haurrentzako diseinatutako jarduera guztiak Haur eta Gazte Liburuaren Egunean (apirilak 2) eta Liburuaren Egunean (apirilak 23) barruan egongo dira.

Udal Liburutegien kultur programazioa doakoa izango da, baina txikienei zuzendutako jarduetarako eta hitzaldietarako dagokion liburutegian izena eman beharko da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.

  • UDAL LIBURUTEGIEN KULTUR PROGRAMAZIOA
  • Apirilak 2. 12:00etan Begoñako Liburutegian. Ipuin-kontalaria. “Bullying-a, Hori Mina!”. Maite Franko. 4 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 2. 12:00etan Deustuko Liburutegian. “Los consejos de mi abuelo” liburuaren aurkezpena, Andrea Domínguez-ena. Publiko familiarra. Gaztelania. 
  • Apirilak 4. 18:00etan Errekaldeko Liburutegian. Ipuin-kontalaria. “Hitz eta Pitz”, Ixabel Millet Lanku. 4 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 4. 18:00etan San Adrianeko Liburutegian. Ipuin-kontalaria. “Ipuin Mozorro Festa”, Apika. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 7. 18:00etan Zabalako Liburutegian. Ipuin-kontalaria. “Ibili Alai Ipuinetan Blai”, Itziar Mujika. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 7. 18:00etan Zurbaranbarriko Liburutegian. Ipuin-kontalaria. “Ipuinen Etxea”, Lur Usabiaga. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 8. 10:30ean San Inazioko Liburutegian. “Ciberocio” hitzaldia, Macsonrisas-ek emana. Publiko heldua, Gaztelania. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 27. 18:00etan Otxarkoagako Liburutegian. Ipuin-kontalaria. “Lapurretak”, Zirkoloretsua. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 28. 18:00etan Ibaialdeko Liburutegian. Ipuin-kontalaria. “Txarko eta…magoa?”, Teatro Begira. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 28. 18:00etan Iralako Liburutegian. Ipuin-kontalaria. “Sorginak”, Apika. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Inskripzioa behar du.
  • Apirilak 28. 18:30ean Begoñako Liburutegian. “Ciberseguridad: protege tu privacidad” hitzaldia, Macsonrisas-ek emana. Publiko heldua, Gaztelania. Inskripzioa behar du.

SEGURTASUN-NEURRIAK

  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

SARE SOZIALAK

ï BILBAO UDALA: YOUTUBEFACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

ï BILBOKO UDAL LIBURUTEGIAK: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

ï BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM  

www.bilbaokultura.eus