BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN OSPATUKO DA, ASTEARTEAN, HILAK 11, “ELKARRIZKETAK LITERATURAREKIN” ZIKLOAREN HITZORDU BERRI BAT, PEDRO UGARTE ETA JESÚS FERRERO IDAZLEEKIN

“Egia eta gezurra literaturan” izango da gaia, eta 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Kulturguneko Areto Nagusian. Txani Rodríguez kazetari eta autoreak lagunduko die moderatzaile lanetan. Sarrera doan da, leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke kulturguneatb.eus webgunearen bidez. (Bilbon, 2021eko maiatzaren 5ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean “Literaturarekin elkarrizketak”… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA –FANT-EK “ODOL TINTA – BANPIROARI OMENALDIA” AURKEZTU DU, DRACULA OMENTZEN DUEN ERAKUSKETA, ZABALGUNEKO ERAIKINEAN MAIATZAREN 13RA ARTE IKUSGAI EGONGO DENA

Erakusketaran, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotura duten pisuzko eta talentu handiko hogeita bost artistek parte hartzen dute eta fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte. Sarrera doakoa da eta 08:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. FANTek 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra. (Bilbon, 2021eko maiatzaren 5ean).- FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak,  27.… […]

FANT-EK JARDUERA PARALELOEN ASKOTARIKO PROGRAMAZIOA PROPOSATZEN DU BERE 27. EDIZIORAKO

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra, eta pantaila handiko proiekzioez gain, Drakularen omenezko erakusketa bat ere izango du. Erakusketa horretan 25 artistak parte hartuko dute eta Zabalguneko eraikinean ikusi ahal izango da maiatzaren 5etik 13ra. Azkuna Zentroko Bastida aretoak larunbatean 8an Santiago Aguilarren “Operación Torremolinos. El cine español de superagentes (1965-1967)” liburuaren aurkezpena eta… […]

#BILBAOUDABERRIA2021 PROGRAMAK KULTUR PLANEZ BETEKO DU URIA OSTERA, FANT JAIALDIA ABIATZEAREKIN, “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA” EDO “MAGIAREN TOPAKETAK” PROGRAMEKIN ETA BESTE PROPOSAMEN ASKOREKIN

Datorren astea kalitatezko proposamenez betea dator, zinema, magia, musika eta literatura gozatzeko hitzorduak izango direlarik, besteak beste. #BILBAOUDABERRIA2021 da bilbotarrei aisialdiko eta kulturako planak higiene eta segurtasun berme guztiekin eskaintzera datorren udal-ekimena. Bilboko Udalak aisialdirako eta kulturarako aukeraz beteko du uria udaberriko hilabeteetan #BILBAOUDABERRIA2021 programarekin. Hala, datorren astean, berritasun ugari izango dira uriko kultur agendan klasiko bihurtu diren… […]

BILBOKO UDALAK “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA-LA MÚSICA ME DIVIERTE” KONTZERTU DIDAKTIKOEN ZIKLOAREN BESTE EDIZIO BATI EMANGO DIO HASIERA MAIATZAREN 7AN

Zikloa maiatzaren lau ostiraletan izango da, Bertendona Institutuan. Lau hitzordu horietarako sarrerak dagoeneko salgai daude www.bilbaokultura.eus helbidean. Maiatzaren 7ko, 21eko eta 28ko kontzertuek 5 euro balioko dute eta, maiatzaren 14koak, haurrei zuzendua, 2,5 euroko prezioa izango du. “Musika dibertigarria da – La música me divierte” #BILBAOUDABERRIA2021 kultura-programazioaren parte da. Maiatzean, Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da – La música me… […]

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK MAIATZAREN 7AN EMANGO DIO HASIERA 27. EDIZIOKO PROGRAMAZIOARI, “ILARGI GUZTIAK-TODAS LAS LUNAS” FILMAREN MUNDU MAILAKO ESTREINALDIAREKIN

Maiatzaren 16ra arte luzatuko den zinemaldiak 73 proiekzio, mundu mailako estreinaldi bat, europako hiru eta estatuko zortzi estreinaldi programatu ditu. Honetaz gain, jarduera paraleloz beteriko programazio berezia izango da. Bere Sail Ofizialean 12 film luze lehiatuko dira, eta horietatik bi Europako estreinaldiak izango dira, eta hiru, berriz, Estatukoak. FANTek Jaume Balagueró zuzendariari emango dio Ohorezko… […]

BIDEBARRIETA KULTUGUNEAK GEOMETRIA PROTAGONISTA IZANGO DUEN “MATEMATIKA EGUNEROKO BIZITZAN” SAIO BERRI BAT OSPATUKO DU OSTEGUNEAN, HILAK 29

Hitzaldia, “Y todo empezó midiendo” izenekoa, Marina Logaresek emango du, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Aljebra, Geometria eta Topologia saileko irakasleak. Hitzordua Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, apirilaren 29an, 19:00etan. Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.   (Bilbon,2021eko apirilaren  27an).-… […]

BIDEBARRIETA KULTUGUNEAK ELISA BENIREN “UNA MUJER NO MUERE JAMÁS” LIBURUAREN AURKEZPENA HARTUKO DU, ASTEAZKENEAN, HILAK 28AN

Asteazkeneko aurkezpenean, Elisa Benik César Coca izango du lagun. Hitzordua 19:00etan hasiko da eta Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian izango da. Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez. Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean Elisa Beniren “Una mujer no muere jamás” liburu berria aurkeztuko da apirilaren 28an, asteazkenean. Aurkezpena Bidebarrietako… […]

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK HILAREN 29AN ITXIKO DU PREFANT ZIKLOA “THE RING” FILMAREN EMANALDI BEREZI BATEKIN

Emanaldia 19:00etan izango da, Gólem-Alhondiga zinemetan. Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin (gehienez 2 sarrera pertsonako), eta egun berean jaso ahal izango da zinemako leihatiletan, 16:00etatik aurrera. PREFANT zikloa, maiatzaren 7tik 16ra ospatuko den zinemaldiaren aperitiboa, FANTek edizio berri honen kartelean omenaldia egingo dion film honekin amaituko da. Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-Zinemaldi Fantastikoak hilaren 29an (osteguna) emango dio… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK HILAREN 27AN (MARTITZENA) TOPAKETA-ZIKLO BERRI BAT ABIATUKO DU, ETA AKTUALITATEA IZANGO DA PROTAGONISTA

Bidebarrietako Liburutegiaren proposamen berri honetan, puri-purian dauden gaiez hausnartuko dugu, sakoneko jakintzatik, dibulgaziotik eta zorroztasunez, baina akademizismoan erori gabe. Topaketa hauetako lehena Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetarien eskutik iritsiko zaigu, programa osoan zehar ohiko kolaboratzaileak izango direnak. Martitzenean, Estatu Batuetako armen gai korapilatsua aztertuko dute. Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko hitzaldi aretoan izango da, 19:00ean. Sarrera… […]