BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 5ETIK (ASTELEHENA) 11RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2023ko ekainaren 2).- Bilboko Udalak datorren asterako duen kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu:

ARTES ESZENIKOAK

IBAIONDO DANTZAN

“Ibaiondo Dantzan” kultura eta dantza barruti honetako eta hiriko gainerako auzotarrei hurbiltzea du helburu. 

  • Ekainak 9, 19:00etan Gernika Lorategia 12

LED SILHOUETTE  – “Wild Street” 

Kultura-globalizazioa herrialde dominatzaileen bizi-estiloa, hizkuntza eta are ohiturak ere inposatzen ari da bazter guztietan. Prozesu horrek logika indibidualista eta merkatu-zalea hedatzen du planetako toki guztietara. Estetika retro-futurista batekin, Led Silhouetteren lanak bilatzen du gorputzetik hausnartzea noraino iritsi garen, hiriko kaleak oihan basati bihurtzen dituen eutsi ezinezko bilakaera honetan.

  • Ekainak 9, 19:30ean, Gernika Lorategia 12

IZAR BLUE-SEKAI – “Through Nature”
Pieza honetan, estilo urbanoen teknikak erabiltzen dira, hala nola popping, waving, breaking eta hiphop, dantza garaikidearen eta esperimentalaren kontzeptuekin bat eginda.

  • Ekainak 10, 19:00etan Gernika Lorategia 12

CIELO RASO– “Reset”
Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikusten da. Bakar-bakarrik hedatzen da hasperen bakoitzean bizirauteko, beste leku batean berriro hasteko, ikusteko, bizitzeko, dantzatzeko borondatea bilduz. Gorputzari konektatuta doan ibilbidea da: gorputz-atalak mugiarazten dituen hauspo bat.

  • Ekainak 10, 19:30ean, Gernika Lorategia 12

COMPAÑÍA X – “Y ahora qué?”
Hitz egin dezagun unearen iheskortasunaz. Hitz egin dezagun tematzen garen, eta amore ematen dugun uneari buruz. Gure ustez, norberaren arrazoiez ez arduratzea ezinbestekoa da sortzeko eta taldean hazteko. ¿Y ahora qué? lana ezezagunerantz egindako abentura bat da: etorkizun aski ezezagun bateranzko bidaia. 

  • Ekainak 10, 20:00etan, Gernika Lorategia 12

NATXO MONTERO_DANZA  – “Barbecho urbano”
Kale-mugimenduko pieza. Lurra itxarotearen eta ziklo berri batean sartzearen metafora gisa planteatzen du. Lugorri egoerak presa eta betebeharrak ahaztea ahalbidetzen digu. Egoteko unea da, zerbait gertatu arte itxaroteko. Lugorria atsedena da, aldaketaren beharra, oxigenazioa, indarberrituta irteteko eta berriro ere egunerokoari aurre egiteko premia. Aisia jolasa da. Eta jolasa arimaren lugorria da.

EUSKAL FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN

“Dantza Plazetan” programarekin, hiriko plaza eta kaleek Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklore herrikoia sustatzea eta balioan jartzea da, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak eginez

  • Ekainak 11, 13:00etan. Haur dantzen alardea Basurtuko geltokian Beti Jai Alai Dantzari Taldearekin

SANTUTXU KOLOREA

Santutxu Kolorea” folklore tradizionala bultzatzeko helburua du, Gaztedi Dantzari Taldearen, auzoko kultur elkartearen lankidetzarekin.

  • Ekainak 9, 19:00etan. Karmelo Plaza

Kimua Dantza Kolektiboa “GenEroa” 

  • Ekainak 9, 20:00etan. Karmelo Plaza

Kalejira Inguma. Ibilbidea: Karmelo Plaza, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, errotonda Karmelo, Arkitekto Ricardo Bastida Plaza eta  Karmelo Plaza.

  • Ekainak 10, 10:00etan. Karmelo Plaza 

Basarrate plazan hasten da. Gaztediko txistularien kalejira

  • Ekainak 10, 12:00etan. Karmelo Plaza

Gaztedi Dantzari Taldeko haurren dantza emanaldia

  • Ekainak 10, 19:00etan. Karmelo Plaza

Goizaldi Dantza Taldea (Donostia) eta Gaztedi Dantzari Taldea (Bilbo) taldeak

  • Ekainak 10, 20:30ean. Karmelo Plaza

Kalejira Lander Txato & CIA.

Ibilbidea: Karmelo Plaza, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, errotonda Karmelo, Arkitekto Ricardo Bastida Plaza eta  Karmelo Plaza

  • Ekainak 11, 10:00etan. Karmelo Plaza

Kalejira Gaztediko Gaiteroak, Bilboko Gaiteroak eta Beasaingo Gaiteroak

  • Ekainak 11, 11:45ean. Karmelo Plaza

Pasacalles de gigantes: Kietb Erraldoiak (Bermeo), Beasaingo Erraldoiak (Beasain), Donibaneko Erraldoiak (Iruña), Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Bilbo)

Ibilbidea: Karmelo Plaza, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, errotonda Karmelo, Arkitekto Ricardo Bastida Plaza eta  Karmelo Plaza

  • Ekainak 11, 14:00etan. Karmelo Plaza

Erraldoien dantza

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK

“Udaberriko Bertso Saioak” Santutxuko Bertso Eskola beteranoarekin batera antolatzen da eta, bere lana babestu eta balioesteaz gain, Bilbon euskal kultura eta euskara sustatzea eta euskaltzaleen topaleku bihurtzea du helburu. 

  • Ekainak 8, osteguna, 19:30etik 21:30era.

“Santutxutik bertso poteo”:

Arkaitz Estiballes 

Ibon Ajuria 

Ibilbidea: Karmelo kalea –Landaburu baserria –Ricardo Bastida plaza –Arsuaga kalea.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

“Expodistrito”, el ciclo de exposiciones temporales continúa ofreciendo en los Centros Municipales de diferentes barrios las siguientes alternativas

  • Aste osoan

Errekaldeko Udaltegia – Itsasne Zubiri – El ojo infantil – Pintura.

Artelan bakoitzak gai desberdin bat irudikatzen du, egileak berak inkontzientean enfokatzen duena formarik soilenak ateratzeko. Berauek mezuaren bidez kokatzen dira konposizio bat sortzeko, eta horrek eusten dio gaiari ipuin baten bitartez.

San Ignazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Joseba Gotzon – El hierro y la voz – Eskultura

Burdinez egindako eskultura hauek Bilbon sortutako Otxote genero koralarekin lotuta daude. Taldeari berari, une historikoei edo ahotsaren ezaugarriei egiten diete erreferentzia. Obra hauek Otxotea, Zortzikoa, Tablilla eta Tubo izeneko bildumetakoak dira. Horrela, bada, artistak artea eta Otxotea uztartzen ditu. 

Begoñako Udaltegia – Asociación Artistas Duranguesado – Pintura

30 urte baino gehiagoko ibilbidean, eskualdeko artista guztiei laguntzeko ahaleginari eusten zaio. Lehentasunetako bat teknika eta proiektu berritzaileekin hasten diren gazteei tokia ematea da, eta haien errelebuaren bidez elkarte honen iraupena lortzea

Abandoko Udaltegia– bIZI: La belleza de montar en bici – Esposizio interaktiboa

Zuzenak, kurbak, kolorea, mugimendua eta plazera daude; dena elkartuta orekari eusteko. Pintura edo bizikleta bati buruz hitz egin dezaket.

MUSIKA

KORALA GERTUTIK

Kontzertu-ziklo honen helburua da publiko orokorraren artean musika koralarekiko zaletasuna sustatzea, eta, gainera, Bilboko Koral Elkartearen lan akademiko eta artistikoa agertoki herrikoietan erakustea.

  • Ekainak 10, 20:00etan. San Felicísimo, Deustu. 

Angeles Custodios Ikastetxea/ Deusto Eskola / Elejaberri Eskola / Uribarri Eskola / Mujika Eskola / Tiboli Eskola / Basauri Basozelai Ikastetxea / Mimetiz Eskola / San Pedro Apostol Ikastetxea

MUSIKAUZO

MusikAuzoren helburu nagusietako bat herriko bandak publiko zabalari hurbiltzea da, 37 musika-emanaldi, 20 kontzertu eta 17 kalejira izango ditu, musika-banda ibiltariekin.

  • Ekainak 6, 19:30ean. Juan XXIII plazan. Begoña

BABELIAN

Euskal Herriko, Argentinako eta AEBko musikarien banda, letra, musika eta harmonia propioekin. Abestien erritmoak askotarikoak dira, bai eta eraginak ere (rocka, latinoa, jazza, klasikoa…).

  • Ekainak 7, 19:30ean. Indautxu plazan. Indautxu

BASTERCHEF 

Edu Basterraren album berriaren aurkezpena, “Baster del Universo” argitaratu zenetik azken urteotan prestatu diren dozena bat abestirekin. “Basterchef”-en kantuek gai hauei buruz hitz egiten dute: damurik gabeko ameslari baten kezka pertsonalak, nahiak eta frustrazioak, diskoren, libururen edo filmen bati buruzko erreferentziak, eta pertsonaia garaikide edo fikziozkoei buruzko deskribapenak, kutsu arrunta daukatenak.

  • Ekainak 8, 19:30ean. Uzturre plazan. Matiko

VULCANIZADAS

Urtebete konposatzen eman ondoren, Vulcanizadas saio-lokaletik atera dira agertokiak zapaltzeko. Bluesaren eta soularen arteko konposizioak. Adorearen eta etsipenaren artean. Barrearen eta negarraren artean.

  • Ekainak 9, 19:30ean. Campa Idiazabal plazan. Abusu 

THE ONE

Rock Crossover taldea, oso esparru ezberdinetako musikariekin. Genero desberdinetako interprete eta banda handien sustraietatik edaten dute, eta estiloak uztartzen dituzte proposamen original, fresko eta, batez ere, aske batean.

  • Ekainak 9, 19:30 – 20:30. Frontoia. Altamira 

KOLPEZ BLAI 

Kaleko perkusio-ikuskizuna, ibilbide luzeko 6 musikari/interpretez osatutako talde gaztearekin. Kaleko

  • Ekainak 10, 19:30ean. Buibarriko kirol-gunean. Buia 

J.P.K.

Bertsioen hirukotea. Ibilbide zabala dauka hainbat bandatan eta oso modu pertsonalean bertsionatzen du. 

LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan Bilboko Liburu Azokaren barruan

  • Ekainak 5, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. 

 Rafael Santandreuren “El Método Para Vivir Sin Miedo” aurkezpena. Berarekin izango da Alicia San Juan kazetaria.

  • Ekainak 6, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. 

Unai Elorriagaren “Nosotros No Ahorcamos A Nadie” aurkezpena. Alicia San Juanek ere parte hartuko du.

  • Ekainak 7, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. 

 “Literatura y Rebelión. Los Elegidos y la Memoria Histórica LGTBI” hitzaldia, Nando Lópezekin

  • Ekainak 8, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. 

Joaquín Berguesen “Ganas De Vivir” aukezpena. Topaketa honetan Félix Linares ere izango da.

  • Ekainak 9, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. 

Noemí Sabrugalen “Flores Prensadas” aurkezpena. Topaketa honetan Txani Rodríguez ere izango da.

  • Ekainak 10, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. 

 “Juanjo Navas canta a Lorca” kontzertua

ONDAREA

GERRA ZIBILA BILBON: ATZERA BEGIRA 

“Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira” izenpean, eta Bilbo Izan, Uriaren ondarea zabaltzeko programaren barruan, Maiatzetik Irailera, lau ibilbide desberdin eskainiko dira hiriko lau auzotan zehar, hirritarrek jakin dezaten nola bizi izan zen hirian hain erabakigarria den une historiko hau.

  • Santutxu

Astearteetan 18:00etan; Asteazkenetan eta Ostegunetan, 11:00etan; ostiraletan, 11:00etan eta 18:00etan; larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean; igandeetan, 12:00etan.

Gerra Zibilaren erdian, altxatutako armadaren zerbitzura zeuden hegazkin alemaniarrek eta italiarrek Bilbo bonbardatu zuten. Animoak puztuta zeuden eta, batez ere Zabalbide kalearen inguruan, Santutxun, zeuden kartzeletan bildu zituzten presoak.

DANTZALDIAK

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. . 

  • Ekainak  10, Levante Plazan, 18:00etatik 21:00etara.. 
  • Ekainak  11, La Casillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus