JUANJO NAVAS-EN FLAMENKOA LARUNBATEAN ENTZUNGO DA BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN, FEDERICO GARCÍA LORCAREN OMENEZKO KONTZERTU BATEAN

(Bilbo, 2023ko ekainaren 6an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, Liburu Azokaren baitan, Federico García Lorcaren omenezko kontzertua egingo du larunbat honetan, ekainak 10.

Kontzertua Juanjo Navas flamenko bilbotarraren kantariaren eskutik dator. Bertan, Granadako poeta handia omenduko da, bere jaiotzaren 125. urteurrena gogoratzen duen Lorcaren Urteko ekitaldien barruan kokatzen den errezital honekin.

  • Kontzertua 19:00etan hasiko da eta 5 euroko kostua izango du. Sarrerak esteka honetan daude salgai. 

Kontzertu honetan, Juanjo Navasekin batera, Juan Pérez De Mena (gitarran), Elisabet López (biolinan) eta Gabriel Arjona (perkusioan) izango dira.

Larunbateko hitzorduan, poetak flamenkoan izan duen eta duen eragina azpimarratuko dute musikariek, eta urteetan zehar artista ezagunek moldatu dituzten olerkiak partekatuko dituzte.

 “Vestía con mantos negros” (Poema del Cante Jondo); “Anda Jaleo”;  “La leyenda del tiempo” (Así que pasen cinco años); “Nana del Caballo Grande” (Bodas de Sangre); “Verde que te quiero verde” (Romancero Gitano); “El Pequeño Vals Vienés (Poeta en Nueva York); edo “La esposa Triste” (Yerma) olerkiak, besteak beste, Bidebarrieta Kulturguneko Areto Nagusian entzungo dira.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus