BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA” ZIKLOAREN HITZORDU BERRIA HARTUKO DU ASTEAZKENEAN, HILAK 14, “ALDIZKAKO BARAUAREN ERAGINKORTASUNA OBESITATEAREN TRATAMENDUAN” IZENPEAN

(Bilbo, 2023ko ekainaren 12).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren beste hitzordu bat hartuko du EKAINAREN 14AN, ASTEAZKENA.  Idoia Labayen Goñiren eskutik etorriko da, Biologia Zientzietan doktore, NUP-ko irakasle titular eta ELIKOS ikerketa taldeko zuzendaria.

Hitzaldia, “Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan” izenburupean, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatzen dute

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Pisua galtzea helburu duten metodoen artean aldizkako barauak zeresan handia eman du azken urteetan. Otorduak eguneko ordu gutxi batzuetan egitea eta besteetan ez jatea oinarrian daukan metodoak sona handia lortu du gure gizartean. Hainbat pertsona famatuk elikatze errutina horren ustezko onurak goraipatu dituzte eta pisua galtzeko metodo eraginkor bezala aurkeztu dute.

Baina, zer esaten dute ebidentzia zientifikoek? Aldizkako barauaren inguruan aipatutako onurek oinarri zientifikorik daukate? Epe luzean jarraitu daitekeen obesitatearen tratamendu eraginkorra da?

Gizakien metabolismoa eguneko ordu batzuetan jateko diseinaturik dago, baina aktibitate orduak luzatu dituen gure bizi erritmoak hori zailtzen du, batez ere kontuan izanda elikagaiak kontsumitzeko denbora tartea 12 ordu baino gehiagokoa dela. Hortaz, elikatze errutina horren bideragarritasunaren eta ustezko onuren inguruan hausnartzea ezinbestekoa da.

Idoia Labayen Goñi Zientzietan doktorea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da Osasun Zientzietako Sailean. Horretaz gain, ELIKOS ikerketa taldeko burua da. Karolinska Institutuan (Suezia) eta Georgia Prevention Instituten (Georgia) ikertzaile bezala aritu da eta 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu parte hartu duen hainbat ikerketetan parte hartu ondoren. Gaur egun Institute for Sustainability & Food Chain Innovation-eko (IS-FOOD) zuzendaria da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus