GAU ZURIAK ARTEZ APAINDUKO DU BILBO EKAINAREN 16AN ETA 17AN, HIRIAREN 723. URTEURRENA DELA ETA

  • 31 esku-hartze artistikoz beteko dira Bilboko kaleak eta plazak.
  • Eskulturak, instalazio interaktiboak, parte hartzekoak, murgiltzekoak edo zentzumenezkoak, soinuzko eskulturak, formatu handiko jolasak, eta musika eta dantza ikuskizunak banatuko dira urian zehar 26 lekutan.
  • Gau Zuriaren bi hitzorduak 19:30ean hasiko dira, eta 00:30ean amaituko. Ordutegi hain zabal hori, hain zuzen, publikoari aukera ematearren da, ikus dezaten nola eraldatzen diren ekitaldiko instalazioak, eguneko orduaren arabera.

(Bilbo, 2023ko ekainaren 9a).- Datorren astean, Uriaren 723. urteurrena dela eta, Gau Zuria itzuliko da urira, Udalak antolatuta, eta artez beteko ditu Bilboko kaleak eta plazak. Ekainaren 16an eta 17an (zapatua eta domeka), arratsaldez eta gauez, 31 ESKU- HARTZE ARTISTIKOK eraldatu egingo dute uriko paisaia.

Udalak 26 GUNE hautatu ditu ––elizak, plazak, parkeak, museoak, eraikin garrantzitsuak, zubiak edo eskulturak––, hiriko auzo batzuetan eta besteetan banatuta ––Atxuri, Alde Zaharra, Indautxu, Abando edo Deustu––, era bateko eta besteko esku-hartze artistikoak gauzatzeko, hala nola soinuzko eskulturak, instalazio interaktibo, parte hartzeko eta murgiltzekoak, musika, antzerkia, dantza eta formatu handiko jolasak. Gainera, beste BI DANTZA IKUSKIZUN IBILTARI ere izango dira, urian han eta hemen.

Gau Zuria ostiralean hasiko da, ekainak 16, 19:30ean, eta, hitzorduaz gozatzera etorriko direnei, eskainiko die instalazioetan zehar ibilaldi bat egin ahal izatea, eguna zabaltzearekin batera hasi eta gaueko 00:30ean amaituko dena, urian zehar banatuta izango diren 31 esku-hartze artistikoen distirarekin. Ordutegi horren zabal hori, berez, familietako kide guztiei ekitaldiaz gozatzeko aukera ematearren da, eta, gainera, publikoak aukera izan dezan nola ekitaldiko instalazioak eraldatzen diren, egunari eta gauari egokituz.

Gau Zuriaren edizio berri honetan, bi proposamen izango dira, era bateko eta besteko ibilbide artistikoak egin dituzten TOKIKO, ESTATUKO ETA NAZIOARTEKO ARTISTEN eskutik, hala nola konpainia berriak, beste Jaialdi ospetsu batzuetan ere parte hartu dutenak (dela Fêtes des Lumières, Lyongoa, Light Festival, Amsterdamgoa; Llum BCN; edota Muit Blanche, Pariskoa.

Bilboko Arte Ederren Museoak eta Azkuna Zentroak 00:30era arte izango dituzte ateak irekita, Gau Zuria ekitaldira datorren publikoak aukera izan dezan ez bakarrik ekitaldiko instalazioez gozatzeko, baita ere eraikinez berez, edota, Bilboko Arte Ederren Museoaren kasuan, hango erakusketez (Corionne Vionnet-Vanessa Winship-Maria Azkarate). Bilbao Metropoli, 30-30-30;L Sergio Prego. Trece a Centauro; Asemanastán.

La tierra de los cielos / 2020 Videoinstalación; Multiverso. Bideoartea eta sorkuntza digitala; BBk ateak; iberdrola-Museoa Kontserbazio eta Zaharberritze Programa, 2022).

KULTURA JASANGARRIA

Bilboko Udalaren apustua da bere ekitaldi eta jaialdiek ingurumena geroz eta gehiago errespetatzea. Alde horretatik, Gau Zuria ekitaldiaren edizio honetarako prestatutako programazioarekin, lagundu egiten da jasangarritasun energetikoa, birziklatzea eta argiaren kontsumo arduratsua bultzatzen.

      Barruko espazioak sarrera librekoak dira, harik eta edukiera osatu arte.

      GAU ZURIAREN PROGRAMAZIO OSOA ERANTSI DA

SARE SOZIALAK

#GauZuria2023