BILBOKO UDALAK “BILBOKO DANTZAGUNEAK KALERA” EKIMENAREN HIRUGARREN EDIZIOA OSPATUKO DU ASTEBURU HONETAN BILBOKO DANTZA ESKOLEN ESKUTIK

  • Ekimena larunbatean, ekainak 3, eta igandean, ekainak 4, izango da, Gas Plazan. Bertan Bilboko hamabost akademiak eta dantza eskolek sarrera libreko emanaldiak eskainiko dituzte.
  • Programa Bilboko Udalaren apustua da Hiriko dantza-akademietako irakasleen lana ikusarazteko eta eskoletara joan ohi diren ikasleen ahalegina eta lana balioesteko.

 (Bilbo, 2023ko maiatzak 30).- Bilboko Udalak dantzarekin hitzordua proposatzen du datorren ekainaren 3an, larunbata eta 4an, igandea, “Bilboko Dantzaguneak Kalera” programaren hirugarren edizioarekin. Hitzordua Gas Plazan izango da aurten ere eta doakoa izango da publiko guztientzat.

Programa honen helburua dantza akademien lana ikusaraztea da, baita Udalaren apustu bat ere, irakasleei eta ikasleei babesa emateko, haien urte osoko lanaren fruituak Bilboko bizilagunekin partekatzeko eta baleta, euskal dantzak, flamenkoa, funkya edota saltsa bezalako diziplinak programazioan bateratzeko.

“Bilboko Dantzaguneak Kalera!” ekimenean, hiriko hamabost dantza eskolek parte hartuko dute. Larunbatean, ekainaren 3an, 12:00etatik aurrera hasiko da hurrengo zentroekin batera: Escuela de Danza Igor Yebra, Ballets Olaeta, Danza María Fernanda, Arte 8 eta Escuela de Danza Miriam.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Estudio de Ballet Clásico Teresa González Ardanaz, Dena Bilbao, Escuela de Ballet Tamara Blanco, Escuela de Ballet Roser Carres eta Escuela de Danza Sara Etxebarriko ikasleak taularatuko dira.

“Bilboko Dantzaguneak Kalera”-k, ekainaren 4an, igandean, 12:00etatik aurrera jarraituko du Escuela de Ballet Eva, Bilbao Baila Dantza Eskola, Estudio de Ballet Saioa Ibañez Romero, All Dance, eta Dantzertirekin.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus