- Hautatutako zazpi montajeak aurkeztuko dira.
- Guztira, Bilboko ikastetxe publiko eta pribatuetako 19 antzerki taldeetako 335 ikaslek parte hartu dute deialdi honetan.
- Datorren igandean, maiatzak 4, ospatuko da Gala 17:00etatik aurrera Arriaga Antzokian.
(Bilbo, 2023ko ekainak 2). Arriaga Antzokiak Urteroko Eskola Antzerkiaren Gala hartuko du igande honetan, ekainak 4, Bilboko Udalak hiriko ikastetxeen artean antolatzen duen urteroko lehiaketako montaje irabazleen emanaldiarekin. Gala, 17:00etan hasiko da.
- Ekitaldiaren egunean gonbidapen kupo erreserbatu bat egongo da Arriaga Antzokiko leihatiletan..
Edizio honetan aukeratutako montajeak honako hauek dira:
- IBARREKOLANDA INSTITUTUA: Lan eszenikorik onena – “Zuen auki hutsak, gure noraeza”
- VIUDA DE EPALZA IKASTETXEA: Proposamen eszenikorik originalena: “Vote Pakita”
- IBARREKOLANDA INSTITUTUTA: Obraren alderdi teknikoen tratamendurik onena -“Mundu akaberako konkistatzailea”
- IBARREKOLANDA INSTITUTUTA: Diziplina Eszenikoak Berreskuratzeko Lanik Onena -“Igaro”
- ARTXANDAPE IKASTETXEA: Interpretazio global eta koraleko lanik onena -“Museoan harrapatuta”
- URRETXINDORRA IKASTOLA: Parte-hartzaileen adinera ondoen egokitutako lana – “Hau bai urtebetetzea”
- ARANGOITI ESKOLA: Epaimahaiak bere kabuz izendatutako akzesit – “Autobusaren zain”
Zazpi proposamen horiek 300€-ko saria jasoko dute. Deialdiko parte-hartzaile guztiek, halaber, egindako lanagatik dirulaguntza eta diploma bat jasoko dute.
Eskola Antzerki Lehiaketa antzezpen, egokitzapen edo sorkuntza propioen erakusketa bat da, ikasleek protagonista dituena. Aurtengo edizioan Bilboko 10 ikastetxe publiko zein pribatuetako 19 antzerki taldeetako 335 ikasleek hartu dute parte.
Lehiaketa hau 1995ean jarri zen martxan haurren artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuarekin.
SARE SOZIALAK: