“SANTUTXU KOLOREA” PROPOSAMEN GARAIKIDEAK ETA DANTZA ETA EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALA UZTARTUKO DITU EKAINAREN 9TIK 11RA

  • Programa honen helburua folklore tradizionala bultzatzea eta ikusleei ikuskizun paregabeez gozatzeko aukera eskaintzea da. 
  • Karmelo Plaza izango da edizio honetako agertoki nagusia.

(Bilbo, 2023ko ekainak 2).- Bilboko Udalak antolatzen duen Santutxu Kolorea”, seigarren edizioa Karmelo Plazan izango da ekainaren 9tik 11ra. 

Programa ostiralean, ekainaren 9an, hasiko da 19:00etan dantza garaikideko ikuskizun batekin Karmelo plazan. Kimua Dantza Kolektiboaren eskutik iritsiko da eta hori, folklorez betetako 3 eguneei hasiera emango dien irteteko pistola-tiroa izango da.

“Santutxu Kolorea”-ren helburua folklore tradizionala sustatzea da, Gaztedi Dantzari Taldearen, auzoaren kultura-elkartea, ibilbide luzea duena euskal dantzekin eta folklorearekin lotuta. Goizaldi Dantza Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldeak eta Kimua Dantza Kolektiboak jatorri ezberdinetako dantzak ekarriko dituzte publikoak disfrutatzeko. Eta, folklorea musikari gabe ulertu ezin daitekeenez, dantza taldeak izateaz gain, honako musika talde hauek ere izango dira Santutxun: Bilboko Gaiteroak,  Inguma Taldea, Gaztediko Gaiteroak Beasaingo Gaiteroak, Gaztediko Txistulariak y Lander Txato & cia.

Aurten, gainera, “Santutxu Kolorea” elkarteak Mairuekeko erraldoien 30. urteurrena ospatuko du. Data berezi horretan lagun izango ditu Beasaingo Erraldoi eta Buruhandiak (Gipuzkoa), Kietb Erraldoien Taldea (Bermeo), Donibaneko Erraldoiak (Iruñea) eta  Mairuek Gaztediko Erraldoiak.

SANTUTXU KOLOREAREN PROGRAMAZIOA-

  • EKAINAK 9
  • Karmelo PLAZA

19:00etan: Kimua Dantza Kolektiboa “GenEroa” 

Karmelo Plazatik

20:00etan: Pasacalles Inguma

Ibilbidea: Plaza Karmelo, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Arquitecto Ricardo Bastida Plaza eta  Karmelo Plaza.

  • EKAINAK 10 
  • Hasiera Basarrate Plazan

10:0etan: Kalejira, Gaztediko Txistulariak

  • Plaza Karmelo

12:00etan Gaztedi Dantzari Taldearen umeen ekitaldia

19:00etan Goizaldi Dantza Taldea (Donostia) eta Gaztedi Dantzari Taldea (Bilbao) taldeen ekitaldia

  • Irteera Karmelo Plazatik

20:30ean: Kalejira, Lander Txato & CIA.

Ibilbidea: Plaza Karmelo, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Arquitecto Ricardo Bastida Plaza eta  Karmelo Plaza.

  • EKAINAK 11
  • Santutxuko kaleetatik

10:00etan: Kalejira Gaztediko Gaiteroak, Bilboko Gaiteroak eta Beasaingo Gaiteroak

11:45ean: Erraldoien kalejira

Kietb Erraldoiak (Bermeo) 

Beasaingo Erraldoiak (Beasain)

Donibaneko Erraldoiak (Pamplona)

Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Bilbao)

Ibilbidea: Plaza Karmelo, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Arquitecto Ricardo Bastida Plaza eta  Karmelo Plaza.

Karmelo Plaza

14:00etan: Erraldoien dantza

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus