BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBIK, IGNACIO MICHELENAREN “CARTELES DE CINE. 100 DISEÑADORES ESPAÑOLES” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU

Zine kartelen ia mende bat erakusten duen liburukia datorren ostegunean, azaroaren 24an, aurkeztuko da, arratsaldeko 19:30ean, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, eta egilea eta Sergio González Kuhn eta Javier G. Romero diseinugileak bertan egongo dira. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI), Ignacio Michelena Usatorre historialari bilbotarraren “Carteles de Cine. 100 Diseñadores Españoles” liburuaren aurkezpen ekitaldia… […]

ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2016” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, AZAROAREN 27AN

Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2016” CD-aren grabazioan ere hartu dute parte. Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 200 eserleku astelehenetik aurrera salduko dira antzokiko txarteldegietan eta BBK-ko kutxazainetan. Sarrera guztiek 2… […]

BIDEBARRIETAKO KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK FELIPE BENÍTEZ REYES ETA EDUARDO MENDICUTTI IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, LITERATURARI ETA GIZARTE KRITIKARI BURUZ HITZ EGITEKO

Hitzordua Iñaki Esteban kazetariak aurkeztuko du eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Felipe Benítez Reyes eta Eduardo Mendicutti elkartuko ditu datorren asteartean, AZAROAREN 15ean, literaturari eta gizarte edo/eta politika kritika… […]

BILBOKO UDALAK IRALABARRI AUZOAREN HISTORIA IRUDIEN BITARTEZ AZALTZEN DUEN ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU, HIRIKO GUNE BEREZI HORREN ERAIKUNTZA LANAK AMAITU ETA MENDE BAT BETETZEN DEN HONETAN

Kultura Sailak, Irala 100 urte batzordea auzokide elkartearen laguntzarekin, antolatu duen “Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena”, ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan sartzen da, eta abenduaren 18ra arte bisitatu ahal izango da Kirikiño Etorbideko plazan. Gaur egunera arte heltzen diren irudien galeria osatzen duten hamabi panel ditu. XX. mendean hasten dira, Juan José Iralak Harino… […]

PRE-ZINEBIK ASTEBURU HONETAN INAUGURATUKO DU BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAREN 58. EDIZIOA, ZINEBI-EXPRESS LEHIAKETAREKIN ETA CAROLINA ASTUDILLO ZINEGILE TXILETARRAREKIN EGINGO DEN TOPAKETAREKIN

ZINEBI-EXPRESS, 48 ordutan errodatutako film laburren lehiaketa, LARUNBATEAN zabalduko da, partaideen izen ematearekin –goizeko 09:30etik 10:30era– Campos Antzokiko atarian. Sari banaketa AZAROAREN 17an izango da, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Bilbon, 2016ko azaroaren 9an. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 58. edizioak aurrerapena izango du AZAROAREN 11tik 18ra, PRE-ZINEBIREN programazioarekin. Bertan, ohikoa denez, Bilboko Ikus-entzunezkoen… […]

MÚSICA LATINOAMERIKARRA, AFRIKAKO SOINUAK, FINGERSTYLEA EDO GIPSY JAZZA IZANGO DIRA AZARO OSOAN LUZATUKO DEN “MILA MUSIKA HARIA” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BATEN PROTAGONISTAK

Bilboko Udalak, Gitarraren eta Harizko Instrumentuen inguruan antolatu dituen VII. Topaketak, arratsaldeko 19:30ean izango dira, Abando-Barrainkuako udaltegian, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Formatu txikiko kontzertuen zikloa ostiral honetan hasiko da, bere errepertorioa koraren –jatorri afrikarreko musika tresna– erritmo bizietan eta dantzan oinarritzen duen Enekorarekin.   Gitarraren eta harizko musika tresnen zaletuek eta… […]

BILBAOESZENAK, MOLDERIK BEHAR EZ DUEN IMPACTODAN BALIABIDEAREKIN ANTZERKIAN ERABILTZEKO KASKOAK EGITEKO IKASTARORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Zuzeneko ikuskizunetako teknikariei dago batez ere zuzenduta, eta José Alberto Maldonadok eskainiko du, AZAROAREN 21etik 24ra, BilbaoEszenaren – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroaren instalazioetan. BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak,”Construcción de cascos para uso teatral” ikastarorako izena emateko epea zabaldu du. Kaskoak, molderik behar ez duen erabilera anitzeko impactodán baliabidearen… […]

SAMUEL DIZ GITARRA JOLE ETA IKERLARIAK, “IMPRESIONES Y PAISAJES, COMO EL PRIMER LIBRO DE LORCA” BERE AZKEN LANEAN OINARRITUTAKO KONTZERTUA ESKAINIKO DU ASTELEHENEAN BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN

“La guitarra en la Generación del 27. Motivaciones de Lorca” izenburua daraman saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da –sarrera librea leku guztiak bete arte– eta Fallaren, Bacarisseren edo Rosita García Ascoten piezak jasoko ditu. Bidebarrieta Kulturguneak Samuel Diz gitarra jole galiziarraren errezitaldia jasoko du astelehenean. 27ko Belaunaldian gitarraren inguruko ikerketari, berreskuratzeari eta ezagutzari buruz egin duen… […]

EUROPA MAILAKO “DE MAR A MAR” LANKIDETZA PROGRAMAREN BARRUAN ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNAK IKERTZEKO ETA SORTZEKO LEHENENGO DEIALDIAK 121 PROPOSAMEN JASO DITU

Antolatzaileek 20 aurre-aukeratu dituzte bilaketa proiektuen, indarra hartzen ari diren artisten proiektuen eta dagoeneko finkatuta dauden artisten hiru kategoriatan. Bilboko Udala da EBtik 1,3 milioi euro –datozen hiru urteetarako– jaso dituen ekimen horren bazkideetako bat. Diru hori profesionalen prestakuntzara, sorkuntzara eta ikuskizunak erakustera eta nazioartera zabaltzera bideratuko da. Joan den irailean ireki zen zirkuko proiektu… […]

ZINEBIK AZAROAREN 18AN INAUGURATUKO DU BERE 58. EDIZIOA, LEHIAKETARA AURKEZTU DIREN EUSKAL FILM LABURREN EMANALDIEKIN ETA JAIME CHÁVARRI ZINEGILEARI EMANGO ZAION OHOREZKO MIKELDIAREN BANAKETAREKIN

ZINEBIK AZAROAREN 18AN INAUGURATUKO DU BERE 58. EDIZIOA, LEHIAKETARA AURKEZTU DIREN EUSKAL FILM LABURREN EMANALDIEKIN ETA JAIME CHÁVARRI ZINEGILEARI EMANGO ZAION OHOREZKO MIKELDIAREN BANAKETAREKIN  Horrez gain, Bahman Ghobadi zuzendari kurdu-iraniar ospetsuak Bilbo bisitatuko du, bigarren Ohorezko Mikeldia jasoko du eta ikus-entzuleekin elkartuko da, A flag without a country (2015) filma aurkezteko, Guggenheim Museoaren auditorioan, azaroaren… […]