- Bilboko Udalak, Gitarraren eta Harizko Instrumentuen inguruan antolatu dituen VII. Topaketak, arratsaldeko 19:30ean izango dira, Abando-Barrainkuako udaltegian, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
- Formatu txikiko kontzertuen zikloa ostiral honetan hasiko da, bere errepertorioa koraren –jatorri afrikarreko musika tresna– erritmo bizietan eta dantzan oinarritzen duen Enekorarekin.
Gitarraren eta harizko musika tresnen zaletuek eta jarraitzaileek, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diren musikei eskainita dagoen “Mila Musika Haria” zikloaren zazpigarren edizioaz gozatu ahal izango dute OSTIRALETIK aurrera. Bilboko Udalak antolatutako ekimenak bost kontzertu jasoko ditu azaroaren 25era arte, Abando-Barrainkuako udaltegian.
Oraingo honetan, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruko topaketek, musika latinoamerikarra, Afrikako soinuak, jazza edo fingerstyle izenez ezagutzen dena jasotzen duen oso programazio anitza eskainiko dute. Egitaraua ostiral honetan, AZAROAREN 11n, hasiko da, Enekora musika afrikar taldearekin. Eneko Larrañaga musikari zestoarrak Afrikako eta berak egindako melodiak euskararekin uztartzen ditu, bere errepertorioa, koraren melodietan –jatorriz Senegalekoa eta Gambiakoa den eta kalabaza erdiz egiten den harpa tradizionala– erritmo bizietan, proiekzioetan eta dantzan oinarritzen duen banda bereziarekin, dardara sortzeko moduko kontzertu ederrean.
“Mila Musika Haria” programako bigarren kontzertua AZAROAREN 15ean izango da, David Ekai Bilbaomusika Eskolako gitarra irakaslearekin eta Jordi Ripoll Bilbaomusika Bandako fagot bakarlariarekin. Hasieran intimista eta kolorez betetakoa izango den eta ondoren gitarraren errepertorioko lan garrantzitsuenekin jarraituko duen programa eskainiko dute.
AZAROAREN 18an musika latinoan espezializatuta dagoen eta guatxaraka, marimba, bongoak edo marakak bezalako musika tresnak erabiltzen dituzten Los Castos taldearen txanda izango da. Kontzertu honetako soinuak eta errepertorioa musika afrokaribearrak (cumbia, vallenatoa), eta ipar lurraldekoak (boleroak, rantxerak) dira, betiere zorroztasunez eta freskotasunez interpretatuta.
AZAROAREN 24rako sorkuntza topaketa proposatzen da Alberto Goicoechearen (gitarra akustikoa) eta Miguel Elezcanoren (baxu elektrikoa) artean, harien arteko elkarrizketarako gunea, musikari bakoitzak lantzen duen fingerstylearen teknika eta estilo enblematikoenetakoak erakutsiz.
Aurtengo edizioa AZAROAREN 25ean itxiko da, XX. mende hasierako Pariseko manouche jazza edo gipsy jazza izenez ezaguna den estiloko musika fideltasunez eta modu originalean jotzen duen Apodaka Quartet taldearekin. Kontzertu guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.
Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net webgunean
AGENDA
AZAROAK 11
19:30. Abando-Barrainkuako udaltegia
Enekora
Kora afrikarra
AZAROAK 15
19:30. Abando-Barrainkuako udaltegia
David Ekai (gitarra) eta Jorge Ripoll (fagota)
Inpresionismotik Andrés Segoviaren gitarrara.
AZAROAK 18
19:30. Abando-Barrainkuako udaltegia
Los Castos taldea
Musika latinoak
Manuel Callejo (akordeoia, ahotsa), Luisa Fernández (gitarra, guatxaraka, marakak), Moncho Raba (baxua), Ernesto González (paila eta ahotsa), Raul Quintana (marimba, bongoak, danborra), Nelson Castillo (tronpeta).
AZAROAK 24
19:30. Abando-Barrainkuako udaltegia
Alberto Goicoechea (gitarra akustikoa) eta Miguel Elezcano (baxu elektrikoa)
Fingerstyle
AZAROAK 25
19:30. Abando-Barrainkuako udaltegia
Apodaka Quartet
Gipsy Jazz
Daniel Apodaka (biolina), Ibon Oinatz (manouche gitarra), Adrián Fernández (manouche gitarra
Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira Abando-Barrainkuako udaltegian, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.