BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBIK, IGNACIO MICHELENAREN “CARTELES DE CINE. 100 DISEÑADORES ESPAÑOLES” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU

Zine kartelen ia mende bat erakusten duen liburukia datorren ostegunean, azaroaren 24an, aurkeztuko da, arratsaldeko 19:30ean, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, eta egilea eta Sergio González Kuhn eta Javier G. Romero diseinugileak bertan egongo dira.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI), Ignacio Michelena Usatorre historialari bilbotarraren “Carteles de Cine. 100 Diseñadores Españoles” liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren ostegunean, AZAROAREN 24an. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, eta Sergio González Kuhn diseinugilea, zine industriarako lanetan espezializatuta dagoen Madrilgo diseinu grafikoko Barfutura estudioaren sortzailea, zuzendaria, eta Te doy mis ojos, Los crímenes de Oxford edo La isla mínima bezalako filmetarako kartelen sortzailea, ere bertan egongo da. Hitzaldia Carlos Aguilar idazle, zine historialari eta kritikariak moderatuko du.

Emilio Gutiérrez Caba antzezle ezagunaren hitzaurrea duen Carteles de Cine. 100 Diseñadores Españoles lanak, zine publizitatean aritutako ehun artista grafiko ingururen lana aurkezten du, lehen aldiz argitalpen bakarrean bilduta. Argitalpenak, 1927an hasten den eta gure egunera arte heltzen den erakusketa kronologikoa aurkezten du, Estatuko zineko 200 zine kartel baino gehiagorekin, euren dimentsio artistikoaren eta irudikatutako filmaren garrantziaren arabera aukeratutakoak.

Zaharberritze digital zorrotzaren ondoren, lan horietako asko lehen aldiz argitaratuko dira. Pieza bakoitzaren ondoan informazio fitxa osoa dator. Izan ere, edukia gehien bat grafikoa bada ere, bertan agertzen diren kartel egile nagusien ibilbide profesionalari buruzko informazio garrantzitsua ere jasotzen du, eta, sarri askotan inoiz argitaratu gabeko datuak ematen ditu horiei buruz. Beste alde batetik, liburuak hain denbora tarte luzea hartzen duenez –ia mende bat lehenengo karteleletatik hasita–, ikus-entzuleek diseinuaren eta inprimaketarako tekniken bilakaera ikus dezake.

1927-1960 epealdian, inprimaketa litografikoa zuten kartelek, ahalik eta glamour handienarekin antzezleak indartzen zituen naturalismoa erakutsi zuten. Hollywoodeko star system izenekoaren urteak ziren, eta grafistek, berez txarteldegirako oso erakargarriak ziren antzezleen irudi liluragarriak marrazten zituzten. Estatu mailan, Renau, Soligó edo Raga bezalako diseinugileek, Greta Garbo, Gary Cooper, Rita Hayworth edo Marilyn Monroe bezalako artista handien irudiekin erakarri zituzten ikus-entzuleak. Argitalpenak, epealdi horretako adibide bikainak ditu: Gilda, El mago de Oz, Lo que el viento se llevó, Cantando bajo la lluvia edo La ventana indiscreta.

1960. urtea heltzean etapa berriari ekin zitzaion. Inprimatzeko orduan offset sistemak hartu zuen litografiaren lekua. Zinearen munduan eraldaketa sakona bizitzen ari zen. Star system-a gainbeheran zegoen, zineko lengoaia aldatuz zihoan eta zentsuraren zorroztasuna zela eta ordura arte landu gabeko gaiak agertzen ziren filmetan. Kartelen estiloak sinbolismorantz jo zuen. Saúl Bass estatubatuarrak hasitako bideari jarraituz, estatuko egileek euren proposamen grafikoak eguneratu zituzten, kartel egile belaunaldi berriari lekua uzteko. Cruz Novillo, Iván Zulueta, Oscar Mariné edo Javier Mariscal bezalako egileak sortu ziren. Sortzaile horietako batzuek tresna digitalak ere erabiltzen zituzten, eta Víctor Erice, Alejandro Amenábar edo Pedro Almodóvar bezalako zuzendari garaikideen izpiritua eurenganatu zuten. Garai horretako lanen artean, Mi querida señorita, Te doy mis ojos, edo Todo sobre mi madre bezalako film garrantzitsuetarako egindako diseinuak ditugu.

Argitalpena, zenbakituta eta Ignacio Michelena egileak sinatuta aurkeztuko da. Zinearekin erlazionatutako gaietan El Correo egunkarian aritzen den egileak Zazpigarren Arteari buruzko publizitate material zabala biltzea lortu du. Karteletan espezializatuta, bere bildumak, zinearen jatorrietatik gaur egunera arte doazen aleak ditu. Beste inon ez dauden piezak ere badituen fondo horretako lan batzuek Nazioarteko jaialdietan egin diren erakusketetan ere hartu dute parte.

Ekitaldian, beste batzuen artean, Te doy mis ojos (Icíar Bollaín, 2003), Los crímenes de Oxford (Álex de la Iglesia, 2008), Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez-Lázaro, 2014), La isla mínima (Alberto Rodríguez, 2014), Julieta (Pedro Almodóvar, 2016) edo Álex de la Iglesiak egin berri duen, datorren udaberrian estreinatuko den eta protagonisten artean Mario Casas eta Blanca Suárez dituen El bar bezalako filmetako kartelak egin dituen Sergio González Kuhn egongo da. Liburuan diseinu grafiko lanak egin dituen Javier G. Romero ere bertan egongo da. Quatermass eta Cine-Bis zine argitalpenen editorea izateaz gain, zinearekin erlazionatutako gaietan aritzen da nazio eta nazioarte mailako hainbat komunikabidetan.

KARTELAK: https://we.tl/TOZ5tp2zks

Prentsa bulegoa
ZINEBI 58
Irma Cerro
T: 94 435 63 30 / 628 538 215
www.zinebi.eus