- Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2016” CD-aren grabazioan ere hartu dute parte.
- Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 200 eserleku astelehenetik aurrera salduko dira antzokiko txarteldegietan eta BBK-ko kutxazainetan. Sarrera guztiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta jasotako diru guztia Zubietxe erakundera bideratuko da.
AZAROAREN 27an, igandean, goizeko 11:30ean, Arriaga Antzokiak “Bilbainadak 2016” Ekitaldia jasoko du. Bilboko Udalak, Radio Nervionen eta TeleBilbaoren laguntzarekin, antolatutako kontzertuan, aurtengo Bilbainada Lehiaketan irabazle izan diren eta CD batean grabatu diren lanak interpretatuko dira.
Saria lortu duten lanak biltzen dituen diskoa liburu dendetan eta disko dendetan egongo da salgai (10 eurotan), eta Udal Liburutegi Sarean ere egongo da maileguan jasotzeko. Gure hiriko bilbainada talde ezagunenetakoek interpretatutako hamar abesti berri bilduko ditu.
Ohikoa denez, sarrerak zuzenean eskatu beharko dira Radio Nervioneko hainbat saiotan (94 444 00 55) eta antzokiko txarteldegietan eta BBK-ko kutxazainetan 200 eserleku egongo dira salgai. Sarrera guztiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute. Jasotako diru guztia Bilboko Zubietxe Elkartera bideratuko da. 1993an sortutako elkartearen xedea bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea bultzatzea da.
Ekitaldira doazenek, “Bilbainadas 2016” CD-an jasotzen diren Bilbori buruzko lan berriez gozatzeko aukera izango dute. Abestiak musikari profesionalek interpretatuko dituzte, Los Jarochos, Los Cinco Bilbainos, Indarra, Gaupasa, Galea, Beti Aurrera, Los Txikis edo Irrintzi taldeek, besteak beste.
Ekitaldian, Bilbainada Lehiaketaren 2016ko edizioan saritutako abestiak entzun ahal izango dira, irabazleak, Patxi Gonzálezen “El habla de Bilbao”, eta José María Larrazabalen “Bizkaitarren arima”, eta zortzi accesitak.