BILBAOESZENAK, MOLDERIK BEHAR EZ DUEN IMPACTODAN BALIABIDEAREKIN ANTZERKIAN ERABILTZEKO KASKOAK EGITEKO IKASTARORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

  • Zuzeneko ikuskizunetako teknikariei dago batez ere zuzenduta, eta José Alberto Maldonadok eskainiko du, AZAROAREN 21etik 24ra, BilbaoEszenaren – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroaren instalazioetan.

BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak,”Construcción de cascos para uso teatral” ikastarorako izena emateko epea zabaldu du. Kaskoak, molderik behar ez duen erabilera anitzeko impactodán baliabidearen plantxak modelatuz.

Azaroaren 21etik 24ra (goizeko 09:30etik 14:30era) eskainiko den tailerra zuzeneko ikuskizunetako teknikariei, eszenografia diseinugileei eta txotxongilo konpainiei, eszenografoei, tresneria arduradunei, jantzi eta karakterizazio teknikariei eta Arte Ederretako ikasleei dago batez ere zuzenduta, besteak beste.

ATAEk, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, BilbaoEszenarekin batera antolatu duen tailerraren helburua, ikuskizun alorreko profesionalak  impactodanaren erabileran gaitzea eta hainbat ezaugarri, garai eta tipologiako kaskoak egiteko teknikak erakustea da, moldeak erabili barik, hainbat sendoerako plantxak modelatuz, aurretik ikasleek egindako zirriborroa kontuan izanda.

Irakaskuntzako 20 ordu izango dituen prestakuntza jarduera BilbaoEszenako instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3 –Fika kantoia-) eskainiko du José Alberto Maldonado irakasleak. Prezioa 150 eurokoa izango da Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat, 125 eurokoa ATAEko bazkideentzat eta 175 euro gainerako guztientzat.

INFORMAZIOA:

ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbo
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]