BILBOKO UDALAK “UDAKO LIBURUTEGIAK” PROGRAMA JARRIKO DU MARTXAN ASTELEHENEAN MIRIBILLAKO, ZORROTZAKO ETA ELORRIETAKO HIRU PLAZATAN

Udal Liburutegi Sareak prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta irakurketa bultzatzeko jolasak eta tailerrak antolatuko dira, umeei zuzenduta. Ohikoa denez, uztailaren 15etik abuztuaren 15era, jarduera Errekaldeko eta Txurdinagako igerilekuetara aldatuko da. Bilboko Udalak, Udako Liburutegiak Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainaren 26an. Aurten, dagoeneko ohikoak diren “liburutegi-igerilekuez” gain,… […]

BILBOKO UDALAK MUSIKAREN EUROPAKO EGUNA OSPATUKO DU ASTEAZKEN HONETAN, 6. BARRUTIAN AURRERA ERAMANGO DITUEN ZENBAIT JARDUERAREKIN

Indautxu plazak eta Egaña kaleak kontzertuak eta animazioa jasoko dituzte, eguerdian 12:30etik aurrera eta arratsaldean 18:00etatik aurrera. Bilboko Udalak Musikaren Europako Eguna ospatuko du asteazken honetan, zenbait musika proposamenekin eta kaleko animazioarekin, Indautxu Plazan eta Egaña kalean. Goizeko programazioa 12:30ean hasiko da, eta arratsaldekoa 18:00etatik 22:00etara luzatuko da, inguru horietan jende gehien ibiltzen den uneez… […]

BILBOKO UDALAK, DUELA 80 URTE BILBON ARGITARATU ZIREN ETA GARAI HARTAKO PRENTSAKO MARRAZKILARIEK GERRA ZIBILA ETA HAREN AURREKARIAK IKUSI ETA KONTATU ZUTEN MODUA ERAKUSTEN DUTEN BINETAZ OSATUTAKO ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU

Kultura Sailak antolatu duen “Gerra garaiko umorea” erakusketa ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan dago, eta altxatutako indarrak, gaur 80 urte, 1937an, Hirian sartu izanaren urteurrena gogorarazteko antolatutako jardueren barruan sartzen da. Besteak beste, Tierra Vasca, Euzkadi, La Gaceta del Norte, El Nervión, La Tarde, Unión eta garai hartako 15 egunkaritan argitaratutako, oso teknika anitzak… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “LAS LAVANDERAS DE GAUGUIN” J. I. FERNÁNDEZ BAÑUELOSEN LEHEN ELEBERRIAREN, AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Las lavanderas de Gauguin” (AA Ediciones) eleberriaren, J.I Fernández Bañuelos kazetari bilbotarraren fikziozko lehenengo lanaren aurkezpen ekitaldia jasoko du astelehenean, EKAINAREN 19an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lanak, berunaren urteetan Bilbok… […]

BILBOKO UDALAK, EKAINAREN 26AN HASIKO DEN ETA KALEKO ARTE ESZENIKOETAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN 27 KONPAINIA ETA ESTATU MAILAKO 8 ESTREINALDI IZANGO DITUEN BILBOKO KALEALDIAREN XVIII. EDIZIOA AURKEZTU DU

Programazioaren barruan kaleko antzerki garbienetik zirkura, clownera, txotxongiloetara, kabaretera edo dantzara doazen 58 ikuskizun jasoko dira, zaldi gaineko artista edo pizzeria ibiltari bat, besteak beste, eta baita umorez eta originaltasunez betetako beste batzuk ere, ikus-entzule guztientzat. Euskal konpainia hauek euren azken lanak aurkeztuko dituzte: Deabru Beltzak, Dikothomia, Eva Guerrero, Hortzmuga, Organik eta Shakti Olaizola. Bilbo… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, POETA MADARIKATUAK EZIZENEZ EZAGUTZEN ZIRENEN LANEAN OINARRITUTAKO GALATEA ELKARTEAREN POESIA ERREZITALDIA ESKAINIKO DU OSTIRALEAN

Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, eta Ana Guadalupe Fernándezen eta José Luis Sanchoren ahotsak izango ditu. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak poesia errezitaldia jasoko du ostiralean, Galatea kultur elkartearen eskutik. “Madarikatuen begirada” izenburupean, Rilke, Rimbaud edo Edgar Allan Poe egileen bertsoak eskainiko ditu, besteak… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO BESTE TOPAKETA BAT JASOKO DU ASTEAZKENEAN, “REVOIR PARIS” AZKEN LANA AURKEZTUKO DUEN BENOÎT PEETERS IDAZLEAREKIN

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du. Frantsesez eta gaztelaniaz izango da, aldi bereko itzulpenarekin. Streaming-ez ere jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literatura frantsesari buruzko beste topaketa bat jasoko du datorren asteazkenean, EKAINAREN 14an. Oraingo honetan, gonbidatua, Benoît Peeters istorio egilea… […]

HARINO PANADERAREN ERAIKINAK JASOKO DU MODU EGONKORREAN IRALABARRI AUZOAREN HISTORIA IRUDIEN BITARTEZ AZALTZEN DUEN ERAKUSKETA

Bilboko Udalak, Irala 100 urte batzordea auzokide elkartearen laguntzarekin, antolatu duen “Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena”, ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan sartzen da, eta aurretik Kirikiño Etorbideko plazan erakutsi zen. Jaso duen harrera bikaina ikusita, Bilboko Udalak modu egonkorrean erakustea erabaki du Iñaki Llamas Iralabarriko auzokidea eta, Arantza Pareja ikerlari eta UPV/EHUko Historia Garaikide… […]

LIBURU AZOKAREKIN ELKARLANEAN, BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK XAVIER GÜELL MUSIKARIAREN “LOS PRISIONEROS DEL PARAÍSO” ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Liburu Azoka dela eta programatu diren jardueren artean, ostiralean, leku berean, literaturari eta zineari buruzko topaketa egingo da, Unai Elorriagarekin, Eduardo Sacherirekin eta Félix Linaresekin. Bidebarrietako Liburutegiak Xavier Güell musikariaren “Los prisioneros del paraíso” (Galaxia Gutemberg) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazken honetan, ekainaren 7an. Testu horretan, historia eta fikzioa elkarren ondoan doaz, Terezineko… […]

PERFORMANCEAK, ANTZERKIAK, HIRIKO ARTEAK ETA SORKUNTZA ESPAZIO BERRIETARA EGINGO DIREN BISITEK, GUZTIA POESIAZ ETA MUSIKAZ GOZATUTA, ZENTRATUKO DUTE DATORREN ASTELEHENEAN ABIATUKO DEN BLV-ART-EN PROGRAMAZIOA

Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta dagoen ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago. Programazioaren barruan, BLV-ART-ek ekoiztutako bi performance estreinatuko dira, piperraren inguruko afaria barne hartzen duen María Ptqken eta Macarena Recuerdaren “Misión Käpsa” eta Bilbo Zaharrean… […]