BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO BESTE TOPAKETA BAT JASOKO DU ASTEAZKENEAN, “REVOIR PARIS” AZKEN LANA AURKEZTUKO DUEN BENOÎT PEETERS IDAZLEAREKIN

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du. Frantsesez eta gaztelaniaz izango da, aldi bereko itzulpenarekin. Streaming-ez ere jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus.

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literatura frantsesari buruzko beste topaketa bat jasoko du datorren asteazkenean, EKAINAREN 14an. Oraingo honetan, gonbidatua, Benoît Peeters istorio egilea izango da, bere “Revoir Paris” (“Parisera itzuli”) komikiaren bigarren liburukia Espainian argitaratu berri baita. Benoît Peeters, komikietan aditua den Jon Spinaro kazetarekin arituko da. Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du. Frantsesez egingo da, aldi bereko itzulpenarekin.

1956an Parisen jaio zen Benoît Peeters istorio egilea, eleberrigilea, kritikaria eta biografoa da. Filosofian lizentziatu zen Sorbonnen, eta bere diploma Roland Barthes filosofo, idazle, saiakeragile eta semiologoarekin prestatzea erabaki zuen. Izan ere, “S/Z” haren lan nagusia erabili zuen “Tintinen abenturen” sortzailea izan zen Hergé marrazkilaria aztertzeko. Hergéri buruzko espezialista nagusietakoa da. 1976an hasi zuen bere idazle karrera, eta 1982tik aurrera horretan ari da buru-belarri. Bere lan ezagunena, François Schuiten marrazkilariarekin sortu zuen “Hiri ilunak” seriea da.

“Revoir Paris” bere azken lanean, Benoît Peetersek eta François Schuiten marrazkilari belgiarrak irudimenezko geografiaren alorrean sakonduko dute, oroitzapenaren bitartez diseinatutako Paris fabulatua, argiaren hiria, irudikatzeko. Bidaiari bat abagune arraro samarretan helduko da bertara, iraganeko enigma bat argitzeko.

Jon Spinarok 30 urteko esperientzia du prentsa idatzian, irratian eta telebistan. Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta bere karrerako azken 10 urteak komikiaren mundura zuzendu ditu. Marrazkilari eta irakurle sutsua, bere pasioa bizimodu bilakatu du. Gaur egun “Más Que Palabras” saioko kolaboratzailea da Radio Euskadin, eta bertan eleberri grafikoari eta komikiari buruzko tarte bat egiten du astero.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.