LIBURU AZOKAREKIN ELKARLANEAN, BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK XAVIER GÜELL MUSIKARIAREN “LOS PRISIONEROS DEL PARAÍSO” ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Liburu Azoka dela eta programatu diren jardueren artean, ostiralean, leku berean, literaturari eta zineari buruzko topaketa egingo da, Unai Elorriagarekin, Eduardo Sacherirekin eta Félix Linaresekin.

Bidebarrietako Liburutegiak Xavier Güell musikariaren “Los prisioneros del paraíso” (Galaxia Gutemberg) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazken honetan, ekainaren 7an. Testu horretan, historia eta fikzioa elkarren ondoan doaz, Terezineko kontzentrazio esparruko artista judutarrak, Auschwitzetik bizirik irtetea lortu ez zuten konposatzaileak, musikariak edo idazleak, gogorarazteko.

Bilboko Liburu Azokarekin lankidetzan antolatutako ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango du, leku guztiak bete arte.

“Los prisioneros del paraíso” lanean, Txekiar Errepublikako Terezineko nazien zentrotik igaro ondoren erraustegietara heldu ziren Hans Krasa, Pavel Haas, Viktor Ullmann, Gideon Klein, Rafael Schächter edo Víktor Kohn aipatzen dira. Terezin da, hain zuzen ere, batutaren ordez luma erabiliz, Xavier Güell (Bartzelona, 1956) musikariak orkestratu duen eleberriaren agertokia.

Horrez gain, eta Liburu Azokaren programazioaren barruan, baita ere, Bidebarrietako Liburutegiak literaturari eta zineari buruzko topaketa jasoko du ostiralean, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Topaketa horretan Unai Elorriagak, Eduardo Sacherik eta Félix Linaresek hartuko dute parte.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.