BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, POETA MADARIKATUAK EZIZENEZ EZAGUTZEN ZIRENEN LANEAN OINARRITUTAKO GALATEA ELKARTEAREN POESIA ERREZITALDIA ESKAINIKO DU OSTIRALEAN

Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, eta Ana Guadalupe Fernándezen eta José Luis Sanchoren ahotsak izango ditu.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak poesia errezitaldia jasoko du ostiralean, Galatea kultur elkartearen eskutik. “Madarikatuen begirada” izenburupean, Rilke, Rimbaud edo Edgar Allan Poe egileen bertsoak eskainiko ditu, besteak beste. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, eta Ana Guadalupe Fernándezen eta José Luis Sanchoren ahotsak izango ditu.

” Madarikatuen begirada” poema bilduma da, eta madarikatuak ezizenez ezagutzen ziren poetek euren begirada ilunena eta zorrotzena erakutsiko digute, biziari, heriotzari, gizakiari zuzendutako begirada beldurgarria. Horrela, formatu horrek Charles Bukowski,  Edgar Allan Poe, Alejandra Pizarnik, Rilke,  Arthur Rimbaud, Antonin Artaud, Mariano Iñigo,  Cesare Pavese, edo César Vallejoren poemak jasotzen ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da