BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK HARTUKO DU OSTIRALEAN, HILAK 17BIZKAIKO ELKARTE ARTISTIKOAREN “TODO BLAS DE OTERO” IZENEKO POESIA ETA MUSIKA EMANALDIA

  • Urtero bezala, Bizkaiko Elkarte Artistikoak errezitaldi bat antolatzen du ikastaroari amaiera emateko. Oraingoan, Blas de Otero bilbotarra da aukeratutako poeta.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Areto Nagusian.

(Bilbon, 2022ko ekainaren 14an).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean ospatuko da OSTIRALEAN, HILAK 17, Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatutako errezitaldi poetiko musikala, “Todo Blas de Otero” izenburupean. Saioa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Urtero bezala, Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatzen du errezitaldi hau ikastaroari amaiera emateko. Ekitaldian, Blas de Otero poeta bilbotarraren poemak irakurriko dira, taldeko rapsoden eta poeten eskutik, Fernando Estevez pianistak eta Coro Poético Abesbatzak lagunduta.

Bizkaiko Elkarte Artistikoa 1945ean sortu zen, eta egoitza Bilbon izan zuen Bizkaiko lehenengo kultur elkartea izan zen. Margolari, poeta, rapsoda eta arte zale askok osatzen dute. Jarduera erakusketen, hitzaldien, errezitaldien, poesia solasaldien eta liburuen aurkezpen ekitaldien antolakuntzan zentratzen da, besteak beste. 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus