BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 20TIK (ASTELEHENA) 26RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko ekainaren 17a) .- Bilboko Udalaren agenda kulturalak, datorren asterako, ekainaren 20tik (astelehena) 27ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

ESZENA KALERA

“Eszena Kalera”, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena, auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, ekintza parte-hartzaileak eta publiko guztiarentzako kale antzerkia. Programa hau familientzako da batez ere, eta bertan euskaraz egiten diren ekoizpen guztiak sartzen dira, baita beste ikuskizun elebidun edo testurik gabekoak ere.

  • Ekainak 21,19:00etan. Indautxu Plaza  

Maite Guevara – ¡Qué buen día!
Martina alaia eta dibertigarria iritsi da, aulkiarekin eta kanpin-hozkailuarekin.’ Hortik objektu ezinezkoak, partekatzeko jolasak, pasadizoak, istorioak… aterako dira. Ikusleek, orain, “piknik komunitate” horretatik abiatuta, joko horietan parte hartu beharko dute, beren irudimenarekin objektuak sortu eta Martinarekin inprobisatu. Sormen-lan horretan, irudimenaren indarra eta bizitzaren aurrean dugun jarreraren garrantzia landu nahi izan ditu. Martinak dioenez: “Jolastera etorri ez bagara, zertarako etorri gara?” Garai hauetarako oso beharrezkoa den mezu batez betetako ikuskizuna. Bizitzaren aurrean dugun jarrerari buruz gogoeta eginaraziko digu, baina, batez ere, barre, imajinatu, partekatu… eragingo digu. Egunero izan daitekeelako Egun on bat!

  • Ekainak 23, 18:00etan. La Vaguada. Peñascal

Panpotx Kultur Elkertea – Kattalinen Bidaia

Lau musikarik eta bi aktoresek itsasoaren mundura eramango gaituen istorio handi honi bizia emango diote. Gaur egun lotan dauden baloreak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, elkarlana… Musika ta animazioren bidez, gure laguna den Kattalin dordokari, itsasoa garbitzen lagunduko diogu, berarentzat eta bere lagun guztientzat berriro bizigarri izan dadin. Prest al zaudete munduko itsasoetatik gurekin bidaiatzeko?

  • Ekainak 25, 19:00etan. Arane Plaza. Arangoiti

Intujai Teatro/Bea Larrañaga – Soy la bomba
Goxoa Etxezarreta encuentra la felicidad haciendo lo que más le apasiona, Bombas de Chantilly. En su pastelería “TTUKUN” mostrará los secretos del orgiástico manjar. Con la que está cayendo, nos propone una revolución de bombas dulces.

Goxoa Etxezarretak zoriontasuna aurkitu du gehien gustatzen zaiona egiten: Chantilly bonbak. “TTUKUN” gozotegian, manjar orgiastikoaren sekretuak erakutsiko ditu. Erortzen ari denarekin, bonba gozoen iraultza proposatu digu.

  • Ekainak 25, 19:00etan. Bilbo Zaharra Plaza

Jour De Fête CIE. – Besteen kalea
Karrika bat. Liburu kutxa bat. Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Gudu latza piztuko da haien artean, eta azkenean, liburua suntsituko dute. Ondotik, harremana berreraikitzeko garaia izanen da, non bakoitzak ulertuko baitu bestearen beharra duela elkarrekin akomeatzeko, liburua berriz osatzeko eta historia ezagutu eta kontatzeko…

  • Ekainak 25, 18:00etan. La Floresta Parkea. San Adrian 

Magia En Zapatillas – DesEquilibrado

Magia, zirkua, musika eta dantza tartekatzen dira istorio honetan. Batetik, pertsonaia honen desoreka emozionala eta, bestetik, aurkitzen dituen gauza guztiak sudurraren puntan orekan jartzeko duen obsesioa kontrajartzen dira. DesEquilibrado pertsona bakarreko ikuskizuna da. Barietate-emanaldi bat, zeinetan umorea, zirkua, musika, dantza eta magia nahasten diren. Horrela, giro berezia sortzen da, umeek eta helduek elkar aurkitzeko eta lengoaia bat konpartitzeko: jolasa.

  • Ekainak 25, 19:00etan. La Floresta Parkea. San Adrian

Zirko Txosko – Oh-Pera
Dena posible den leku batera eramango gaitu Oh-Perak. Pertsonaia bi leku huts batera iritsi, hura bete, eta goitik behera aldatuko dute. Musikaren bitartez, askotariko egoera sorta amaiezina gertatuko da. Zirku-itxurako jolasean, maitasuna, umorea eta arriskua agertuko dira, modu erabat berezian. Airetiko teknikak, akrobaziak eta malabarismoak eskainiko dituzte, modu sortzaile paregabean. Arriskua benetakoa da. Agertoki hutsa bizitasunez beteko da, orain arte ikusi ez bezala.

KULTURA AUZOZ AUZO

  • Ekainaren 23tik 26ra. Auzo guztietan. 

“Kultura Auzoz Auzo”.izango da asteburu batean inoiz egin den jarduerarik handiena, kultura eta kaleko animazioa Bilboko auzo guztietara eramateko, normaltasuna berreskuratzeko gonbit gisa. 20 taldek, 19 tokikoak eta argentinar batek, hiriko auzo guztietara 23 ikuskizun eramango dituzte, besteak beste, zirkoa, kontzertuak, kale antzerkia, maskaradak, kalejirak, fanfarreak edo erraldoien desfileak.

Hiriko zortzi barrutietan banatzen diren doako 42 hitzorduek hurbileko inguruneetan kulturaz gozatzeko proposamen dibertigarri eta ibiltariak hurbiltzea dute helburu. Ekimen honetan azpimarratzekoa da programazioa auzo bakoitzeko kultur eragileekin estuki adostu dela.

EUSKAL FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN

DANTZA PLAZETAN programarekin, Bilboko plaza eta kaleek tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklorea sustatzea eta balioestea da, erromeriak, dantza alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak ospatuz.

  • Ekainak 23 20:00etan. Estación de Basurto. Romeria con Beti Jai Alai taldearekin. 
  • Ekainak 23 20:30ean. Deustuku San Pedro Plaza. Erromeria Deustuko Folklore Taldearekin.
  • Ekainak 23 21:00etan.Plaza Karmelo de Santutxu. Erromeria Gaztedi Dantzari Taldearekin.
  • Ekainak 25 20:00etan. Ibaiondoko Santiago Plaza. Erromeria Salbatzaile Dantza Taldearekin.

ZUBEROAKO MASKARADA

  • Ekainak 25 Zazpi Kaleak.

Zuberoatik dator, lehenengoz, maskarada bat Bilbora. Proposamen hau Barkoxeko Etxahun Elkartearen eskutik dator eta Kultura Auzoz Auzoren barruan kokatzen da. Zuberoako maskarada euskal folklorearen inauterietako erritu nagusia da. Urteetan iraun duen antzerki herrikoia da, eta urtero Zuberoako herri bat arduratzen da antzezpen hau prestatzeaz. Horrela asteburuero, urtarrilean hasi eta apirilera arte herri bakoitzak hartzen du emanaldia. Europa osoko adierazpen folkloriko aberats eta osatuenetakotzat jotzen da.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan

Castañoseko Udaltegia – Angel Sánchez – Babel – Argazkigintza.

Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

Begoñako Udaltegia – Salimos Reforzadas o Re-forzadas- Argazkigintza.

Erakusketa honen helburua Giza Eskubideen Egunari buruz hausnartzea eta jarraipena ematea da. Egun hori aldarrikatu zenetik denbora asko igaro den arren, edukia oraindik ez da bete, larriki urratzen ez bada. Pandemiaren krisiak agerian utzi du pertsonak zaintzeko konpromiso sendoa hartu behar dela, eta horrek hori betetzeko erantzukizun soziala eskatzen du.

San Frantziskoko Udaltegia – PHOTOBATArgazkigintza

Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko. 

Errrekaldeko Udaltegia – María Rosario Uriarte. El Color En La Naturaleza – Margoa  

Artelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera. 

San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Blanca Calderón – Margoa  

Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

Abandoko Udaltegia – Euskal Akaurelarien Elkartea- Margoa  

Erakusketa kolektibo honetan aurkeztutako obra guztiak 2021/2022 ikasturtean egin dira, elkarteak dituen akuarela tailerretan (Mazarredo zumarkaleko 35). Horrela, bere helburu nagusietako bat beteko du: teknika zoragarri hau gizartera hurbiltzea.

LITERATURA

-BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Ekainak 20, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Bidebarrieta Kulturguneak “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloaren beste hitzordu bat dakar, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloa. Oraingo honetan, “Pegasus: ¿nos controlan o nos dejamos controlar?” izenburuarekin.

Gaia hobeto ulertzeko, Alex Rayón Informatika eta Telekomunikazioetako doktoreak eta Deusto BigDatako zuzendariak parte hartuko du.

  • Ekainak 21, 19:00etan. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian

“Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean” zikloaren barruan, Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas idazleekin hitzordua proposatzen du Bidebarrieta Kulturguneak, moderatzaile lanak egingo dituen Arantxa Urretabizkaia idazlearekin batera. Saioak “ Las periferias de la Literatura ” du izenburu.

  • Ekainak 23, 19:00etan. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian 

Bidebarrieta Kulturguneak errezitaldi poetiko musikala hartuko du, Bizkaiko Arte Elkarteak antolatua, “Todos Blas de Otero” izenburupean.

BISITA GIDATUAK

-EZAGUTU ATXURI OINEZ

BILBAO IZAN, Hiriko ondarea zabaltzeko udal-proiektua. Atxuriko sekretuak erakutsiko ditu, “Ezagutu oinez” programaren bidez. Bisitak ekainaren 28ra arte egingo dira. Ondarea zabaltzeko proposamen horiekin, Bilboko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera izango dute hiriko bizilagunek. 

  • Ezagutu Atxuri oinez: Bisitak astearteetan eta asteazkenetan daude programatuta, 16:30ean eta 18:30ean; ostegun eta ostiraletan 11:00etan eta 18:30ean; eta larunbatetan 10: 30ean eta 12:30ean.

DANTZALDIAK

Bilbao Levante Plaza eta Casillako Kioskoa bi dantza-pista alai bihurtuko ditu berriro. Maiatzetik denboraldia amaitu arte, Bilboko Udalak dantzaldi herrikoien saio bikoitza egingo du. Egun bakoitza orkestra ezberdin batek girotuko du, baina beti premisa berarekin: dibertsioa sortzea, sedentarismoaren aurka borrokatzea eta zahartze osasungarria sustatzea.

  • Ekainak 26, 18:00etatik 21:00etara, Levanteko Plaza, Orquesta Marán.
  • Ekainak 27, 18:00etatik 21:00etara, La Casilla Kioskoan Orquesta Marán.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus